Museum Cement Rezola

Gipuzkoako museoa Donostian

Museum Cement Rezola Gipuzkoako Donostia hiriburuko Añorga auzoan dagoen museo bat da, hiriko erdigunetik 3 kilometro ingurura. Bertan ikusentzunezko, simulazio eta modulu elkarreragileen bidez zementuak gizarte garaikidean izan duen garrantzia erakutsi nahi da.

Museum Cement Rezola
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAñorga
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2000
Webguneahttp://www.museumcemento.rezola.net

Historia

aldatu

Museoa 2000. urtean sortu zen, Rezola Zementuak fabrikaren 150. urteurrena zela eta, Luis Peña Gantxegi arkitektiak proiektatu zuelarik.

Kokalekua

aldatu

Eraikina Añorgako Eskola zaharrean kokatua dago, auzo honetako eliza, futbol zelaia eta pilotalekuaren aldamenean, eta Rezola Zementuen lantegiaren parean.

Sarrera

aldatu

Bai sarrera nahiz bisita gidatuak doakoak dira.

Aldi batetarako erakusketak

aldatu

Museoak arkitektura, ingeniaritza, ingurumena, artea, eraikuntza, diseinua eta material berriekin zerikusia duten aldi batetarako erakusketak antolatu ohi ditu. Beste askoren artean, Luis Peña Gantxegi, Eduardo Torroja, Richard Meier, Eduardo Chillida, Antoni Gaudí, Alvar Aalto, Le Corbusier eta abar museo honetako erakusketa programazioan agertu izan dira.

Kanpo estekak

aldatu