Mukiziza marroia (Phaeotremella foliacea edo Tremella foliacea) Tremellaceae familiako onddo bat da.[1]

Mukiziza marroia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaTremellomycetes
OrdenaTremellales
FamiliaTremellaceae
GeneroaTremella
Espeziea Tremella foliacea
Pers., 1800

Ez da jangarria. Oraindik aztertzen ari diren espeziea da.

Deskribapena

aldatu

Ezaugarriak: 3 eta 12 (15) cm bitarteko luzerakoak eta 3 eta 5 cm garaierako fruktifikazioak, biribilduak eta gero 5 eta 15 mm bitarteko lodierako luzapen laminatu eta tolestuekin. Gainazal edo himenioa distiratsua, leuna eta marroi-gorrizka kolorekoa, isla granate edo biolazeoekin; azpikoa tamaina txikiagokoa eta substratuari atxikia.

Haragia: Zeharrargia, loditasun gelatinakara, oso elastikoa, zaila eta usain eta zapore fungikoarekin; lehorrean, kolore iluneko orri mehe-mehe bat besterik ez da, hidratazioarekin hasierako forma berreskuratzen du.[2]

Etimologia: Tremella terminoa latinetik dator, dardaratsua esan nahi duen "tremulus" hitzetik. mamiaren loditasunagatik. Foliacea epitetoa ere latinetik dator, hostotsua esan nahi duen "folium" hitzetik. Karpoforoaren formagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Exidia saccharina delakoarekin nahas daiteke bere koloreagatik, baina honek ez ditu tolestura laminaturik.

Sasoia eta lekua

aldatu

Urte osoan hazten da, koniferoen eta hostozabalen zur hiletan.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Kolonbia, Errusia, Himalaiako mendikatearen eremua, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 97 or. ISBN 84-87997-86-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 502 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 324 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu