Muki-sare hankanabarra (Cortinarius trivialis) onddo espezie bat da. Ez da jangarria. Ohikoa Euskal Herrian.[1] Mixacium azpigenerokoa da, kapela eta oina likatsuak dituelako.

Muki-sare hankanabarra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius trivialis
J.E.Lange, 1940

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 9 cm arteko diametrokoa da, ia globo formakoa, ganbila, titi gutxikoa, gero laua eta muzilago askorekin. Hori-lehoi kolorea, arre-buztin kolorea isla olibekin edo arre-gaztaina erdian ilunagoa den koloreak ditu. Ertza leuna du eta, oinari, zuri lila koloreko gortina likatsu batez lotuta dago.

Orriak: Itsatsiak, hasieran zurbilak, gero herdoil kolorekoak, nahiko lodiak, ez oso estu, eta tarteka orritxoekin.

Hanka: Altua eta sendoa, oinarrian mehetua, muzilagodun gortina batekin, eta azal likatsu batez estalita, zurixka, hondo horiaren gainean ezkatetan zatikatzen dena.

Haragia: Trinkoa, sendoa, zurixka edo apur bat okrea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Trivialis epitetoa latinetik dator, ohikoa esan nahi duen "trivial" hitzetik. Bere ugaritasunagatik.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius mucifluus delakoarekin, honek kapela meheagoa, kanpai formakoa eta ertza ildaskatua du. Baita Cortinarius mucosus espeziarekin ere, hau ere oso likatsua da eta kaoba koloreko kapelarekin eta ertz laranjarekin.

Bere likatasunagatik ezagutzen da, bai kapelan, bai oinean, ildaskatu gabeko kapelaren ertza eta oinaren koloregabetze bereizgarriagatik.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, nahiko ohikoa hostoerorkorren basoetan ; erretxinadunen basoetako goroldioetan ere aurki daiteke.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Iran, Mongolia, Kazakhstan, Japonia eta Himalaiako eremua.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 461 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 436 or. ISBN 84-7173-211-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 374 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 202 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu