Cortinarius mucifluus
Cortinarius mucifluus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da, baina bere mami likatsu eta bigunagatik sukaldaritza-kalitate oso kaskarra du.
Cortinarius mucifluus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius mucifluus Fr., 1838 |
Sinonimoak: Myxacium mucifluum, Myxopholis mucifluum.
Deskribapena
aldatuKapela: Hasieran konikoa edo kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da, erdiko irtengune lodi bat mantenduz, 4,5 eta 7,5 cm bitarteko diametrokoa, ertza erradialki gogor tolestua, Cortinarius elatior delakoaren estilokoa. Gaztetan kolore argikoa, hori-ezti kolorekoa edo hori-okre antzeko kolorekoa, heltzean erdialdean kolore okre antzeko ilunagoak hartzen ditu. Kapelaren azala leuna eta oso likatsua.
Orriak: Lodiak eta zabal, oso eskotatuak eta zeharkako zainekin. Hasieran krema kolorekoak, lila edo more koloreko tonurik gabe, eta gero okre antzeko kolorea hartzen dute esporengatik zainak zertxobait argiago mantenduz.
Orri eskotatuak:Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa edo erdian pixka bat loditua eta sustrai antzekoekin, 5 eta 13 cm bitarteko garaierarekin eta 0,7 eta 1,3 cm bitarteko diametroarekin, laburragoa iturri bibliografiko batzuen arabera. Zuria edo lila samarreko kolorekoa. Gortina likatsu bat du, beheko 2/3ak estaltzen dituena, zuri-lila antzeko kolorekoa eta ia oinaren oinarriraino gutxi-asko osatutako zerrendak urratzen dutena,
Haragia: Fina, krema kolorekoa, zapore nabarmenik gabea eta eztiaren usain oso bereizgarri eta nabarmenarekin, Cortinarius elatior-ek antzekotasun handiak ditu, baina ez du honen usainik.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuCortinarius elatior delakoaren oso antzekoa da, bereiztea zalantzazkoa, hau txikiagoa da, zeharkako zainik ez du eta espora txikiagoak ditu.
Sasoia eta lekua
aldatuIrailaren erdialdetik urriaren erdialdera arte. Ohiko espeziea pagadi eta hariztietako orbelen metaketetan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 215 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Cortinarius mucifluus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.