Mujeres Libres (aldizkaria)

Mujeres Libres izen bereko Espainiako erakunde anarkistaren komunikabidea izan zen. Amparo Poch y Gascón, Lucía Sánchez Saornil eta Mercè Comaposada i Guillének sortu zuten 1936an[1] bere ikuspuntuak zabaltzeko. Orientazio anarko-feminista argia zuen,[2] eta baita 1936ko Espainiako Iraultza Sozialean izan zen kolektibizazioaren aldekoa ere. Bere lehen alea 1936ko maiatzaren 2an atera zen inprentatik[3], kultura zabaltzeko xedea adierazten zuen izenarekin: "Cultura y Documentación Social". Hiru etapa igaro zituen.

Mujeres Libres (aldizkaria)
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaBartzelona
ArgitaletxeaMujeres Libres

Ibilbidea aldatu

Lehen etapan, 1936 eta 1938 artean, 13 ale argitaratu ziren guztira. Lehenengo zenbakia Madrilen argitaratu zen, baina, berehala, erredakzioa Bartzelonara joan zen, eta han argitaratu ziren gainerako hamabiak.[4] Nahiz eta hileroko maiztasuna izateko jaio zen, gerra hasi zenean modu irregularrean argitaratu behar izan zuten. Zenbakien datazioa ere deigarria zen, "Iraultzaren 32 egun" edo "Iraultzaren XI. hilabetea" bezalako esapideak erabili baitziren.[5]

Emakumeek egindako emakumeentzako aldizkaria izateko asmoz agertu zenez, kolaboratzaile guztiak emakumeak ziren; haien artean, Amparo Poch y Gascón, Federica Montseny, Emma Goldman,[5] Lucía Sánchez Saornil, Mercè Comaposada i Guillén, Mary Giménez, Carmen Conde eta abar. Onartutako gizon bakarra Baltasar Lobo eskultore ospetsua izan zen, grafismoaren arduradun gisa. Ondoren, 12. zenbakian Leon Feliperen olerkiak ere sartu ziren.[6]

Bigarren etapa, 1964 eta 1976 artean, erbestean gertatu zen. Lehenik, Londresen berrargitaratu zen, eta ondoren Montadin eta Capestanhen, Frantziako Languedoceko bi herritan. Suceso Portalesek eta Sara Guillenek zuzendu zuten eta kolaboratzaileen artean Lola Iturbe, Tomás Cano, Violeta Olaya eta beste batzuk zeuden. Argazkilarien artean, Kati Horna.[5]

Hirugarren etapan, 1977 eta 1978 artean, Bartzelonara itzuli zen.

Erreferentziak aldatu

  1. VV.AA. (2008). 221. or.
  2. Díaz-R. Labajo (2017), 503. or.
  3. Asuar Gallego, Beatriz. «Mujeres Libres: las anarquistas que revolucionaron la clase obrera» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  4. Tavera (2006), 62. or.
  5. a b c Díaz-R. Labajo (2017), 504. or.
  6. López & Nova & Sánchez (2019), 60. or.

Bibliografia aldatu

  • Díaz-R. Labajo, Aránzazu (2017). "Miradas para la guerra de España. Los usos de las fotografías de Kati Horna en la propaganda del Gobierno republicano, de la CNT-FAI y en las revistas ilustradas Weekly Illustrated, Umbral y Mujeres Libres (1937-1939)". Adelaida Sagarra Gamazo Adelaida koordinatutako Liberadas, cultivadas y activas. Redes culturales, lazos de amistad. liburuan. Colección Musica Viva nº 6 (gaztelaniaz). Salamanca: Ediciones Universidad de Salamanca. pp. 449–528. ISBN 978-84-9012-838-1
  • López López, Pedro; Nova Melle, Pilar; Sánchez Vigil, Juan Miguel, eds. (2019). "Mercedes Comaposada Guillén". Talento y exilio: La diáspora del conocimiento (gaztelaniaz). Madrid: Punto Rojo Libros. 59. or.tik aurrera. 
  • Iñiguez, Miguel (2001). Esbozo de una enciclopedia histórica del anarquismo español (gaztelaniaz). Madrid: Fundación Estudos Libertarios Anselmo Lorenzo. ISBN 9788486864453
  • Tavera, Susana (2006). "Guerra Civil y anarcofeminismo, sus antecedentes histórico". De la Calle Velasco, Mª Dolores; Redero San Román, Manuel. Guerra Civil. Documentos y memoria liburuan (gaztelaniaz). Salamanca: Ediciones Universidad de Salamanca. 45–64. or. ISBN 978-84-7800-398-3
  • VV.AA. (2008). Aproximación a Mujeres Libres (katalanez). Barcelona: Coordinadora per a la Memòria Històrica i Democràtica de Catalunya. 

Kanpo estekak aldatu