Mendiko bizikleta

Mountain bike» orritik birbideratua)

Mendiko bizikleta (ingelesez mountain bike edo MTB) errepidetik kanpo, mendian, ibiltzeko erabiltzen den bizikleta da. Gaztelaniaz BTT izenaz ere ezaguna da (Bicicleta Todo Terreno) eta frantsesez VTT (Vélo Tout Terrain).

Cross country mountain bike lasterketa baten irudia

1981ean Mike Sinyardek, Specialized bizikleta markaren fundatzaileak, sortu zuen, errepiderako erabiltzen dena baino bizikleta zurrunagoa egitea bururatu zitzaionean. Honela jaio zen ezaguna den Stuntjumper modeloa.

Errepideetako bizikletekin alderatuta duten berezitasun nabarienak hauexek lirateke: koadro, kanbio eta errubera zurrunagoez gain, suspentsioak erabiltzeagatik (kasu askotan). Suspentsio hauek bi eratakoak izan daitezke, sinplea, aurreko gurpilak daramanean soilik, ala totala, atzeko gurpilak era daukanean. Honetaz gain, kubiertak lodiagoak dira eta takoak dituzte lurraren irregulartasunak hobeto irensteko eta gutxiago labaintzeko. Erruberen tamainak 24 hazbetetik 29raino doaz, 26koa izanik gehien erabiltzen dena.

Tresnak aldatu

Hauek dira MTB ibilaldi batean eraman beharreko zenbait tresna.

MTB bizikletaren diseinuak bide desegoki eta txarretatik joateko ahalmena ematen dion arren horrek ez du esan nahi etxetik ezer gabe atera daitekeenik. Tresneria minimo bat edukitzeak etxera oinez bueltatzea ekidin ahal digu.

  • Gurpilak desmuntatu ahal izateko palankak
  • Partxeak eta lekeda
  • Erradioen tresna
  • Bihurkin lauak eta izar erakoak
  • Allen giltzak: 4, 5 eta 6 mm.
  • Kate-tresna
  • Ganbera
  • Eskuko puzgailua

Merkatuan erreminta hauek gehienak suitzar laban moduko tresna batean saltzen dira. Leku eta pisu asko hartu gabe.

Lehiaketak aldatu

Mtb-aren barruan, hainbat lehiaketa desberdin daitezke

  • Rally edo Cross-country(XC): Goraka nahiz beheraka joan daitekeen lur eremu batean egindako txapelketa. 7-10 km dituen zirkuito baten egin ohi dira, non txirrindulari denak denbora berdinarekin abiatzen diren.
  • Downhill (DH): Teknikaz erdi edo goi mailako aldaz beherako txapelketei deritze, non txirrindulariek kronometroaren aurka lehiatzen diren.
  • Dual Slalom: Bi txirrindulari aldi berean paraleloak diren bi bidetatik jeisten dira. Irabazlea helmugara lehena iristen dena da, hurrengo mangarako sailkatzen delarik.
  • Four cross (4X): Bmx-an erabiltzen diren antzeko zirkuitoak erabiltzen dira, hau da, aldaz behera, salto eta peralteekin. Motzak izaten dira eta 4 txirrindularik hartzen dute parte aldi berean.
  • Street edo Urban: Herri barruan sortu daitezkeen oztopoen gainetik (eskailerak, barandilak...) ibiltzeari deritzo.
  • Trial edo Trialsin: Txirrindulariek oztopo batzuk zeharkatu behar dituzte eta ezin dute gorputzeko edozein atalekin lurra ikutu. Tramo bakoitzari zona deritze eta denbora murriztua daukate zeharkatzeko.

Espezialidade hauetan erabiltzen diren bizikletak desberdinak dira bata besteekin. Adibidez, rally-etan erabiltzen diren bizikletak arinak dira (10kg-tik behera kasu askotan) eta ez dute orokorrean atzeko suspentsiorik erabiltzen. Beste aldean Downhill-eko bizikletak egongo liratezke, astunenak (20 kilo inguru), errubera sendoenak, suspentsioa bai aurrean eta bai atzean eta kuadro oso zurrun eta lodiagoarekin.

Azken 25 urte hauetan mendiko bizikleten munduan zaletasunak gorakada nabaria izan du. Gaur egun, txapelketez gain, hainbat klub daude ibilbideak antolatzen dituztenak, esperientziaz gozatu eta jende berria ezagutzeko.

Txirrindulari ospetsuak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu