Baranda (arkitektura)

Baranda da balkoi, zubi, zurubi eta kidekoen ertza babesten duen hesi modukoa, zutikako habetxoz eta horiek goialdean lotzen dituen hagaz osatua[1].

Baranda (arkitektura)
Hesia
Kontxako baranda. Euskal Herria

Gaineko parteari, eskua bermatzekoari, eskudela edo eskubanda esaten zaio.

Euskal Herrian ospe berezikoa da Kontxako pasealekuko baranda, Donostian.

Erreferentziak aldatu

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Baranda» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).

Kanpo estekak aldatu