Morchella deliciosa Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ondo prestatuta jateko ona, baina gordinik toxikoa

Morchella deliciosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaMorchellaceae
GeneroaMorchella
Espeziea Morchella deliciosa
Fr., 1822

Sinonimoak: Morchella conica var. deliciosa, Morilla deliciosa.

Deskribapena

aldatu

Kapela: Barnehutsa, 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, koniko-kamuts formakoa. Kolore askotarikoa izan daiteke: horixka-grisaxka, gris-arrautsa, gris-purpura, gris-arrosa, zahartzean belzteko joerarekin. Kanpoaldea horma lodiko albeolo adarkatuek osatzen dute, gutxi-asko forma irregularrean luzetara jarriak.

Hanka: Barnehutsa, oro har, kapela baino motzagoa, 3 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa edo oinarrian lodixeagoa, zimurtasunekin edo ildoekin; hasieran zurixka, furfurazeoa, gero okre antzeko kolorekoa.

Haragia: Lodia, zurixka.[2]

Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Deliciosa epitetoa berriz latinetik dator, gozoa esan nahi duen "deliciosus" hitzetik. Jateko ona delako.

Jangarritasuna

aldatu

Kozinatuta edo lehortua jateko ona, baina gordinik toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Morchella conica delakoarekiko desberdintasunak, mikroskopikoak baino ez dira. Morchella angusticeps eta Morchella elatoides espezieak habitat desberdinetan ateratzen dira.[4]

Oharra: Bere kapela koniko-kamutsagatik ezagutzen da eta gris argi kolorea duelako tonu arrosa edo purpurekin.

Sasoia eta lekua

aldatu

Uda-udazkeneko sutearen ondorengo udaberrian; basoetako soilgune belartsuetan edo haritzetatik edo pinuetatik hurbil dauden belardietan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Peru, Europa, Japonia, Australia.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 718 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 616 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Morchella deliciosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu