Ireki menu nagusia

Montserrat Ginesta Clavell (Seva, Bartzelona, 1952ko urtarrilaren 8a) kataluniar marrazkilari eta ilustratzailea da[1].

Montserrat Ginesta
Bizitza
Jaiotza Seva1952ko urtarrilaren 8a (67 urte)
Herrialdea  Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta ilustratzailea

BiografiaAldatu

Montse Ginestak Bartzelonako Arte eta Lanbideen Eskolan (Escola de la Llotja) ikasi zuen. Haurren liburuen idazketa eta ilustrazioan espezializatu da eta, dagoeneko, 150 lan baino gehiago argitaratu ditu. Bere bizitzan zehar irabazitako sarien artean Premi Crítica Serra d'Or de Literatura Infantil i Juvenil (1977, 1990, 1995, 1998, 2001), Lazarillo Saria[2] (1987) eta Ilustrazio Sari Nazionala bitan (1988 eta 1994) dira aipagarriak[3].

Liburuez gain, publizitate arloan egin du lan, Ploma daurada filma laburrean eta antzerkian, eszenografiak prestatzen.

Nagusiki aldizkari eta helduentzako liburuen azalak marrazten eta, beste artistekin elkarlanean, haur eta gazte literatur liburuak idazten eta ilustratzen ditu eta Tretzevents aldizkarian zuzendari da[4].

Bere lana Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzuli da.

Lan nabarmenenakAldatu

  • Bombolleta (1975)
  • El llapis fantàstic (1986)
  • Gargantua (1987)
  • Valentina nas de nap (1988)
  • Guia de gegants i d'altres éssers extraordinaris (1992)
  • Paraules entremaliades (2009)

Lan nabarmenak euskaratuakAldatu

Testuen egile bezala:

Marrazkilari lanetan:

ErreferentziakAldatu

  1. Gran Enciclopèdia Catalana Egilearen fitxa (Katalanez)
  2. Lazarillo Saria Aurreko urteetako irabazleak
  3. Peonza Aldizkaria Nuestra ilustradora: Montse Ginesta (Gaztelaniaz)
  4. Tebeosfera Egilearen fitxa eta artikuluen zerrenda (Gaztelaniaz)
  5. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Katalogoa