Monasterioguren Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 590 metroko garaieran dago, Gasteizko udalerriaren hegoaldean, hirigunetik 6,5 kilometrora. Gasteiz mendien azpian dago herrixka, eta mendizale askok mendi hauetara doazen ibilbide ugariren abiapuntu moduan erabiltzen dute Monasterioguren.

Monasterioguren
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°48′14″N 2°38′35″W / 42.8039°N 2.6431°W / 42.8039; -2.6431
Demografia

Herriaren albotik Betoñu haitzaren abelbidea igarotzen zen antzina. Arabako Errioxaren eta hiriburuaren arteko merkataritza-bide garrantzitsua izan zen: abereak, ardoa eta nekazaritza-produktuak garraiatzen ziren bide honetatik. Toponimia txikian, aspaldiko ahozko herri izenaren aztarna gorde da: Mostrun.

Demografia

aldatu
Monasteriogureneko biztanleria

Monasteriogurenek ekainaren 29an ospatzen ditu jaiak.

 
Monasterioguren (Gasteiz)

Argazki galeria

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa