Molly Maguires XIX.mendeko sozietate sekretu irlandarra da, Irlanda, Liverpool eta Estatu Batuetako ekialdean aktibo egon zena. Pennsylvaniako ikatz-meatzari irlandar-amerikar eta emigrante irlandarren aldeko aktibismoagatik dira ezagunak. Hainbat gatazka biolentoen ondoren, talde honetako 20 kide izan ziren epaituak; hilketa eta beste krimen batzuk leporatzen zitzaizkien eta urkatuak izan ziren 1877 eta 1878an.

Molly Maguiresak aktibo egon ziren zonaldea Estatu Batuetan.

Irlandan aldatu

Molly Maguires taldea Irlandan jaio zen, non Whiteboys edota Peep o'Day Boys bezalako sozietate sekretuak ohikoak ziren XVIII-XIX. mendeetan. Zonalde batzuetan Ribbonmen eta Molly Maguires terminoak, aktibista berdinak izendatzeko erabiltzen ziren. Bi hauen arteko desberdintasun nagusia lehenak kosmopolita eta sekularrak zirela eta bigarrenak bertakoak, landatarrak eta gaelikoak zirela da.

Irlandako laborarien matxinadaren eta gatazken arrazoia lurraren erabilerari esleitzen zaio; adibidez, eskala txikian patata ereitea artzaintzagatik ordezkatu zirelako. Laborariek hesiak apurtzen, abelburuak hil edo mutilatzen edota abeltzaintzarako hartu ziren lurrak gauez ereiten zituzten.

Lurjabe handiak, bitartekariak eta errentariak izaten ziren laborarien biolentziaren biktimak gehienetan. Merkatari eta errotariak mehatxatuak eta batzuetan erasotuak izaten ziren beraien prezioak altuak baziren. Whiteboy taldekoek liho zurizko trajeak eramaten zituzten arroparen gainetik eta Molliek aldiz, beraien aurpegiak kortxo errez belzten zituzten.

Britainiar eta irlandar egunkariek Mollien inguruan informatu zuten irlandar gizartea XIX. mendean. Thomas Campbell Fosterrek,The Timesen 1845eko abuztuaren 25ean, Molly Maguieismoaren hasiera Lord Lortoni leporatzen dio. Honek Ballinamuck, County Longforden zituen maizterrak botatzeagatik, 1835ean. "Molly Maguireren argibideak bere semeentzako" testuak 12 arau zituen eta Freeman's Journalen argitaratua izan zen 1845eko uztailaren 7an. Arau hauek Molliei nola jokatu erakusten zieten eta aholkuak ematen zizkien.

Liverpoolen aldatu

Molly Maguiresak Liverpoolen ere aktiboak izan ziren, irlandar asko bizi izan baitziren XIX.mendean. Talde hau The Liverpool Mercury izeneko egunkari batean aipatu zen lehen aldiz 1853ko maiatzaren 10ean. Egunkariak hau zioen: "borroka batek leku hartu du Marybonen auzoko irlandarren artean. 200 emakume eta gizon inguru bildu ziren eta lau taldetan banatu ziren Molly Maguiresak, Kellyak, Fitzpatricksak eta Murphysak, hauetatik gehienak makila eta harriekin armatuta zeuden. Azkeneko hiru taldeak Molly Maguiresen kontra posizionatu eta ordu erdi iraun zuen borrokan sartu dira, guardiek esku ahrtu duten arte".

Zinema aldatu

Kanpo estekak aldatu