Moises (Michelangelo)

Moises, 1513 eta 1515 artean, Michelangelo eskultore italiarrak egin zuen marmolezko eskultura da. Michelangelok Julio II.a aita santuaren hilobirako egin zuen eskultura. Artistaren eskultura garrantzitsuenetariko bat da. Gaur egun Erromako San Pietro in Vincoli basilikan erakusten da.

'Moises'
Jatorria
Sortzailea(k)Michelangelo
Sorrera-urtea1510(e)ko hamarkada
IzenburuaMoses
MugimenduaGoi Pizkundea
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina
Dimentsioak235 (altuera) cm
Genero artistikoaeskultura
Deskribapena
Honen parte daJulio II.a aita santuaren hilobia
Kokapena
LekuaSan Pietro in Vincoli
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°53′38″N 12°29′36″E / 41.893772222222°N 12.493305555556°E / 41.893772222222; 12.493305555556
Map

Gaia aldatu

Moisesek, Jainkoarengandik jaso dituen aginduen harlauzekin Sinai mendian dago. Bere begiradan ausnarketa ikus daiteke. Bitartean, behean, juduek, ordea, urrezko txahala gurtzen ari dira. Horregatik pertsonaiaren begietan haserrea eta biolentzia ere ikus daiteke. Buruan, Moisesek bi adar ditu. Bibliaren pertsonaiaren ikonografian askotan erabili diren adar horiek, jatorrizko testuaren San Jeronimok egindako itzulpen oker batean oinarritua egon daiteke. Jeronimo Vulgatan, "Irteera" libururan esaten da Moisesek "karan ohr panav" zuela, hau da, "bere aurpegiatik argi-adarrak sortzen ziren"; San Jeronimok horrela itzuli zuen: "cornuta esset facies sua", hau da, "haren aurpegia adarduna zen". Michelangelok eskultura hau egin zenean okerra ezaguna zen baina artistak nahiago izan zuen aurreko ikonografiaren tradizioa zaindu.[1]

Historia aldatu

Eskultura hau monumentu baten goiko partean kokatzeko pentsatu zuen Michelangelok, beste bost eskulturekin batera. Baina hasierako proiektua ez zen aurrera atera eta lan hau desilusio handi bat suposatu zitzaion artistari, batez ere aita santuak proiekturako izan behar zen ditua beste proiektuei zuzentzen zituela ikusi zuenean. Garai berean Donato Bramantek San Petri basilika berreraikitzeko lanak zuzentzen zituen eta, dirudienez, hori izan zen Julio II.aren helburu nagusia. Jatorrizko proiektuak hiru mailatan antolatutako egitura independentea izan behar zituen, guztian 40 eskulturekin. 1513an Julio II.a hil zen eta, ondoren, proiektuaren neurriak txikitzen joan ziren; azkenik, 1542an, bukaerako kontratu batek hilobia orma sinplea eta hasierako eskulturen herena izango zituela zehaztu zuen.[2]

Haiseran proiektua San Petri basilikan kokatu behar zen baina azkenean, Julio II.a hil eta gero, hilobia txikiago zen San Pietro in Vincoli elizan jarri zen, Eskilino zonaldean. Della Rovere familia, bestetik, eliz horren mezenas izan ziren eta aita santua bera kargo hori jaso baino lehen hango titularra izan zen.

 
Monumentua gaur egun.

Obraren azterketa aldatu

Nahiz eta monumentu osoaren handitasuna oso mugatuta gelditu, Moisesen eskulturak hasierako proiektuaren handinahia erakusten du. Lanak zehaztasun handiak erakusten ditu: tunikaren tolesak, muskuluen indarra, zainak handituta, hanka handiak... Hilobiaren beste elementuekin ez du erlazio handirik erakusten. Irmotasuna eta indarra erakusten du. Halaber, Michelangelorentzat hauxe zen bere lan errealistarena. Kondaira batek dio bukatu zuenean, Moisesen belauna mailuarekin jo zuela eta aldi berean galdetu ziola: "Zergatik ez didazu hitz egiten?". Belaunan Michelangelok emandako kolpearen aztarna ikus daiteke.

Eskulturaren kokapena ere ez da egokia. Moises goiko partean jartzeko pentsatuta dago, hau da, behetik ikusita izateko. Zentzu horretan gaur egungo kokapena ez da batere egokia.

Sinbolismoa aldatu

Asko izan dira eskulturari buruz azaldu diren interpretazioak:

  • Batzuentzat Julio II.aren erretratu idealizatua da: Bibliaren profeta bezala gerlari eta liderra aldi berean.
  • Beste batzuentzat Izadiaren elementuen sinboloa izango litzateke: bizarra ura izango litzateke, ilea, sua. Irudi honetan Michelagelok neoplatonismoaren ideala azalduko luke, bizitza aktiboaren eta kontenplatiboaren urtzea.[3]
  • Pizkunde erromatarreko edo Cinquecentoko adibide argitzat du Joxe Azurmendik. Artista gorenen arte sublimeena eta Aita Santuaren krudelkeria basatiena uztartzen dira. Eskulturak elizako buruzagi terriblearen oldar politiko-militarra adieraziko luke, ez basamortuko profeta bat[4].
 
Eskulturaren lehen planoa.

Beste Moises aldatu

Erromako Fontana dell'Acqua-n beste Moisesen eskultura ikus daiteke baina horrek ez du honek duen perfekzioa eta kalitatea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu