Mixel Etxebest

Mixel Etxebest[1] (Maule-Lextarre, 1961eko urriaren 8a -) Euskal Herriko enpresaburu eta politikaria da. Egun Maule-Lextarreko auzapeza da.

Mixel Etxebest
Mixel Etxebest politikaria.jpg
Elkargoko kide

2017ko urtarrilaren 23a -
Maule-Lextarreko auzapeza

2014ko apirilaren 4a - 2020ko uztailaren 3a
Maule-Lextarreko zinegotzi

2014ko martxoaren 30a - 2020ko maiatzaren 17a
Bizitza
Jaiotza Maule-Lextarre1961eko urriaren 8a (58 urte)
Herrialdea  Zuberoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua, politikaria eta exekutiboa

BiografiaAldatu

Jatorria Gotaine Berrueta etxean duen familia nekazari bateko kidea da; nekazaritza ikasketak egin zituen eta amaitu ostean ardien hazkuntzari ekin zion. Euskaltzale, gau-eskoletan irakaslea izan zen eta Seaskan inplikatu zen. Lasterka Maulen elkarteko kidea da.

Artzainak lantegi taldeko burua izateagatik ezagun egin zen;[2] arlo ekonomikoan Herrikoa elkarteko presidentea ere bada.[3] Tokiko politikan aspalditik sartu zen; 1999an zerrenda abertzalean eta beste birritan hautagai izan ostean (2002an bere zerrendako zinegotzi bakarra izan zen), 2008an Maule-Lextarreko auzapez kargua hartu zuen Agir ensemble pour Mauléon zerrenda independentearen izenean. Taldeak ez zuen etiketa politikorik eta sentsibilitate desberdinak bildu zituen, haien artean zerrendarik aurkeztu ez zuen eskuin frantseszalearena; Etxebesten taldeak zinegotzi guztiak lortu zituen. Urte horretan Euskal Herriko herrialdeetako hiriburuetako alkateen artean euskaldun bakarra zen. 2011n Hautetsien Biltzarreko lehendakariordea da.[4]

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu