Mission: Impossible 2
Mission: Impossible 2, Mission: Impossible II edo M:I-2, 2000ko John Woo txinatar zinema zuzendariak zuzendutako espioitza eta ekintza film bat da. izenburu berdineko Mission: Impossible telesailan oinarritua dago. Tom Cruise, Dougray Scott, Thandie Newton, Ving Rhames, Richard Roxburgh, John Polson, Brendan Gleeson eta Rade Šerbedžija aktoreek antzeztu zuten.
Mission: Impossible (1996) filmaren jarraipena da. Era berean, Mission: Impossible III (2006), Mission: Impossible – Ghost Protocol (2011), Mission: Impossible – Rogue Nation (2015) eta Mission: Impossible – Fallout (2018) jarraipenak izan ditu.
Argumentua
aldatuEthan Hunt (Tom Cruise) espioiaren misio berria nazioarteko terrorista bilakatu den Sean Ambrose (Dougray Scott) agente ohia biru hilkor batez jabetuko eta Australian sartuz miloika biktima eragin ez ditzan galeraztea izango da. Horretarako, Luther Stickell (Ving Rhames) genio informatikaria, Billy Baird (John Polson) gidari bikaina eta Nhye (Thandie Newton) emakume lapur trebe eta erakargarriaren laguntza baliotsua izango du, azken honek iraganean Ambrosekin maitasun harreman bat izan zuen, baina orain Huntetaz erakarria sentitzen da.
Aktoreak
aldatu- Tom Cruise: Ethan Hunt
- Thandie Newton: Nyah Nordoff-Hall
- Ving Rhames: Luther Stickell
- Dougray Scott: Sean Ambrose
- Brendan Gleeson: John C. McCloy
- Richard Roxburgh: Hugh Stamp
- John Polson: Billy Baird
- Radé Sherbedgia: Nekhorvich doktorea
- William Mapother: Wallis
- Dominic Purcell: Ulrich
- Mathew Wilkinson: Michael
- Anthony Hopkins: Swanbeck, misioaren burua (krediturik gabe)
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)