Mission: Impossible
Mission: Impossible (euskaraz Misioa: Ezinezkoa), AEBetako espioitza eta ekintza telesail bat da. Bruce Geller ekoizleak ekoitzi zuen. 1966ko irailaren 17tik 1973ko martxoaren 30era CBS katean aireratu zen, denera 171 atal eta 7 denboraldiz.
Mission: Impossible | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Bruce Geller | |||
Izenburua | Mission: Impossible | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Sasoi kopurua | 7 | |||
Atalak | 171 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | telebista drama | |||
Iraupena | 48 minutu | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Desilu (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Lalo Schifrin | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | CBS | |||
Hasiera-data | 1966ko irailaren 17a | |||
Amaiera-data | 1973ko martxoaren 30a | |||
kronologia | ||||
|
1988an izenburu berdineko berregokitzapen telesaila izan zuen, ABC katean aireratua, eta 1996ko izenburu berdineko filmaren ondoren, Tom Cruise aktoreak antzeztutako film saila ere bai.
Argumentua
aldatuEzinezko Misioen Indarra, bakoitza beren arloan onena den espioiez osatua dago: Buruzagia (Steven Hill), Teknologian Aditua (Greg Morris), Indar Fisikoa (Peter Lupus), Mozorroen Maisua (Martin Landau) eta Femme Fatale (Barbara Rain). Egunero-egunero beren misioa gauzatzeko helburuz eliteko talde honek porrotari, atzemanak izateko arriskuari eta heriotzari aurre egiten die, ohitura legez, misio bakoitzaren azalpenak autosuntsitzen den mezu baten bidez iragartzen zaizkie...
Aktoreak
aldatu- Steven Hill: Daniel «Dan» Briggs
- Peter Graves: James «Jim» Phelps
- Barbara Bain: Cinnamon Carter
- Martin Landau: Rollin Hand
- Greg Morris: Barney Collier
- Leonard Nimoy: Paris
- Peter Lupus: Willy Armitage
- Lee Meriwether: Tracey
- Sam Elliott: Doug Robert doktorea
- Lesley Ann Warren: Dana Lambert
- Lynda Day George: Lisa Casey
- Barbara Anderson: Mimi Davis
- Bob Johnson: Mezuen ahotsa
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)