Mirotz urdin
Mirotz urdina[1] (Circus pygargus) accipitridae familiako hegazti falkoniformearen espezie bat da, hegazti harraparia da. Mediterraneo itsasoaren eskualdean, hegoaldeko Europan eta iparraldeko Afrikan bizi dira[2].
Mirotz urdin | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Accipitriformes |
Familia | Accipitridae |
Generoa | Circus |
Espeziea | Circus pygargus Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa | 24 g arra: 261 g emea: 370 g |
Zabalera | 1,09 m |
Kumaldiaren tamaina | 3,9 |
Errute denbora | 28 egun |
Mirotz urdinen populazioa gainbeheran dago Euskal Herriko zenbait txokotan, eta, ez da gutxiagorako, landa makinen ondorioz hiltzen baitira, sarritan. Zereal soroetan egin ohi dituzte habiak, baina uzta garaiak iristean ere han egoten dira, txitak hazten eta garatzen.[3]
Deskribapena
aldatu40 eta 45 cm arteko luzera du, eta 97 eta 115 cm arteko hego-zabalera du. Emea arra baino askoz ere pisutsuagoa da (arrak 270-470 g, emeak 235-310 g), nahiz eta bere tamainak ez duen alde handirik erakusten.
Lumajea
aldatuMirotz urdinak dimorfismo sexual handia du, jarraian deskribatuko dugun bezala.
Arra
aldatuArrak goiko aldeak (garondoa, bizkarra eta hegalen atzealdea) gris kolorekoak ditu. Beheko aldeak zuriak dira, bularra eta eztarria zuriak.
Luma primarioak beltzak dira, eta sekundarioek banda beltz bat dute hegalaren goialdean, eta bi banda beltz behealdean.
Isatsa gris argia da, eta barra ilunagoak ditu, ez oso markatuak.
Begi hori deigarriak eta moko beltza, zeroma horiarekin. Hankak ere horiak dira.
Zaila izan daiteke mirotz zuriaren arra (Circus cyaneus) bereiztea, baina horrek ez ditu mirotz urdinaren ezaugarri diren hegal-zerrenda beltzak.
Emea
aldatuEmeak goiko aldeak (burua eta garondoa) marroi gorrixka ditu, orban zuri ugarirekin. Begi marroiak, eta, arra bezala, moko beltza, eta zeroma eta hanka horiak.
Mirotz urdinaren emearen eta mirotz zuriaren (Circus cyaneus) arteko aldea nabarmentzea are zailagoa da arretan baino. Hegaztiaren artean ikusten den alde bakarra da mirotz zuriko emeak kolore zuri gehiago duela ipurtxuntxunaren inguruan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Mirotz urdin» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
- ↑ Gensbøl, Benny (1989). Collins guide to the Birds of Prey of Britain and Europe North Africa and the Middle East, William Collins Sons and Co Ltd. ISBN 0-00-219176-8
- ↑ «Mirotz urdinei bizirik eusten» Berria 2021-07-17 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.