Mireya Martin Larumbe

ikertzailea

Mireya Martin Larumbe (Iruña, Nafarroa, 1980) artista bisual, ikerlari, komisari eta irakaslea da.

Mireya Martin Larumbe
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakartista bisuala, ikertzailea eta irakaslea
mireyamartinlarumbe.com

Biografia aldatu

EHUko unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen eta ondoren hauetan lizentziatu zen. Honetaz gain, Soziologiako masterra egin zuen eta generoaren arloan aditua da bere masterreko bukaerako lana Soziologia bisuala eta Generoaren inguruan eginez.

Estiloa aldatu

Bere lan artistikoei begiratuta artista iruindarra subjektibitateen ekoizpena, identitatearen espresioak edo oroimena bezalako alderdiak lantzen ditu. Modu honetan eta beti ikuspuntu poetikotik landuta eta marrazkia eta animazio esperimentala oinarri bezala hartuz feminismoa edo genero identitateak eta bere adierazpenak bezalako gaiak planteatzen ditu.

Ibilbide Artistikoa aldatu

Artista nafarrak sari eta beka ugari jaso ditu bere ibilbide artistikoan zehar, Cite Internationale des Arts à Paris, Casa de Velazquez (Academie de France à Madrid), Fundación Bilbao Arte edo Artes plásticas, visuales e innovación Nafarroako kultura departamentuaren eskutik esaterako. Nafarroan bertan azken urte hauetan zehar bakarkako lau antzezpen egin ditu jendeak bere obrak ezagutu zedin: lehenik eta behin Pinturas en la Sala Fundación del Colegio de Médicos de Navarra en Pamplona erakusketa egin zuen 2006. urtean. Bigarrenik, animazio esperimental obra bat garatu zuen "Pamplona Jóvenes Artistas" zikloaren barnean 2009. urtean. Hirugarrenik, margolaritza erakusketa bat Iruñeko San Anton galerian 2010. urtean antzeztu zuen eta azkenik Uharteko nafarroako arte garaikideko zentroan 2011. urtean bere bakarkako azken erakusketa antzeztu zuen.[1] Nabarmendu daiteke ere 2015. urtean Tuterako NUPeko kanpusean bere obra ugari antzeztu zituela. Honetaz gain, Lizarrako Gustavo de Maeztu museoko "Proyecto Cero" izeneko proiektuan parte hartu zuen 2011. urtean baita Zaragozan performance bat egiten ere. Bere obrek arrakasta internazionala izan dute Paris, Praga edo Palermo bezalako hirietako erakusketetan antzeztuak izanda.[2] Bere hitzetan, egiten dituen obrak argazkien bidez garatzen ditu hitzei nolabaiteko garrantzia kenduz.[3]

Proiektu eta obra nagusiak aldatu

Bere proiektuei dagokionez esan dezakegu azken urteetan batez ere obra asko egin dituela hurrengoak aipagarriak izanda: lehenengoa, "Los fluidos de la sangre de los muertos reavivando las fuentes" izenburua dauka. Obra hau bere azken proiektuaren emaitza da 2014. urtean proiektua garatzen hasita. Bere hitzetan obra hau argi mamu itxurako leku bat dirudi non nasi ditugun ispiluak harrapatzen diren, ez dauden figurak besarkatuz argi-ilunen bidez. [4]Bigarren obra "El corazón y el ruido de los bosques" deitzen da obraren protagonista aldaketa eta bilakaera izanez. Era berean obra honetan bertan igarotze poetiko bat gauza bizidunen eta bizigabeen artean planteatzen du, iraganean gertatu ziren gertaerei atea irekiz. Esan dezakegu bere obretako garrantzitsuenetako bat "El otoño que tengo es el que he perdido" deiturikoa da 2012. urtean egindakoa non bizitza elementu iragankor bat bezala planteatzen du ikuspuntu existentzialista batetik. Bere azken obretan bizitza edo heriotza bezalako elementuak presentzia daukate, hauek edertasunarekin edo desioa bezalako alderdiekin hitz eginez.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Mireya Martin Larumbe | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  2. Martin Larumbe, Mireya. (1980)..
  3. (Gaztelaniaz) MIREYA MARTÍN LARUMBE – Uholdeak. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  4. (Gaztelaniaz) Actual, Pamplona. «La artista pamplonesa Mireya Martín Larumbe expone su último proyecto de dibujo y animación experimental» Pamplona Actual (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  5. «Mireya Martín Larumbe | Tresnaka» www.tresnaka.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).

Kanpo estekak aldatu