Milutze zubia

Milutzeko zubia» orritik birbideratua)

Milutze zubia Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Sanduzelai auzoan dago eta Arga ibaia zeharkatzen du. Hiriko zubi mendebaldekoena da eta hirigunetik urrunen dagoena.

Milutze zubia
Kultura ondasuna
Milutze zubiaren irudia 2012ko urrian.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′05″N 1°40′49″W / 42.818056°N 1.680278°W / 42.818056; -1.680278
Map
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Gurutzatzen duArga
Ondarea
BICRI-51-0001101

Historia aldatu

Harri-hormaz eta harlanduz Erdi Aroan egindako zubia, baina baliteke jatorriz erromatarra izatea. XIII. mendeko agirietan jasoa dago jadanik. XIX. mendean egindako berreraikuntzan, malda goxatu zioten. Beharbada, nahita suntsitu zen Iberiar Penintsulako Gerran, XIX. mendearen hasieran. 1875ean, zubiaren ondoan kontserba-lantegi bat zegoen, trenbidetik hurbil. Zatirik zaharrenak erdi-puntuko hiru arkuak, arkuen barnealdea eta baranda dira, guztiak harrizkoak. Erdiko zutarrietan bi zubi-bular paratu ziren, bi aldeetan, galtzadaraino iritsi gabe. Oinezkoentzako zubia da gaur egun eta 1939an monumentu historiko artistiko izendatu zuten.[1]

Zubi honen alderdirik bitxiena izenarekin lotutakoa da. Ohituraren arabera (ziur asko errealitatearekin baino literaturarekin lotuagoa egongo da), Milutze izena bertan izan zen gertakari latz baten ondorio da: 1351. urteko apirilean Karlos II.a Gaiztoa erregeari aurre egiteagatik zubian zaldun batzuk urkatu zituzten. Batzuen arabera, zubi horretan urkatu izanaren arrazoia zergak ez zituztela ordaindu nahi izan adieraztea izan zen; eta besteen arabera, zaldun horiek erregearen ordezkariek beraiek tratatzeko izan zuten moduagatik kexatu omen ziren. Erregeak, nahigabetuta, zaldunak han bertan exekuta zitzatela agindu zuen. Zubiaren begitik zintzilikatu zituzten, zaldun urkatuak mihia aterata hilik gelditu zirelarik, ondorioz, urkatu ondorengo mihi luzeek izena eman zioten bideari.

Beste azalpen baten arabera (sinesgarriagoa den azalpena), amil luze (amildegi) hitzetan izango luke jatorria izenak. Aski litekeena da Milutze terminoa zorigaiztoko exekutatze hori baino lehenagokoa izatea.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea