Millerovoko aire-baseko erasoa

Millerovoko aire-baseko erasoa 2022ko otsailaren 25ean, Errusiako Rostov Oblastean kokaturiko Millerovo hiriko Errusiaren aire-baseari eraso egin zioten ukrainar indarrek, 2022ko Ukrainako inbasioaren testuinguruan. Ukrainako funtzionario batzuen arabera, Ukrainako Indarrek OTR-21 Tochka misilekin Millerovoko aire-baseari eraso zioten, Errusiako Aireko Armadako zenbait hegazkinak suntsitu eta aire-baseari su emanez.[3][4]

Millerovoko aire-baseko erasoa
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko otsailak 25
LekuaMillerovo aire-basea, Millerovo, Rostov Oblasta (Errusia)
Koordenatuak48°57′08″N 40°18′08″E / 48.9522°N 40.3022°E / 48.9522; 40.3022
Gudulariak
 Ukraina  Errusia
Indarra
Ukrainako Indar Armatuak
Hainbat OTR-21 motako misil

Errusiako Indar Armatuak


Su-30SMen bi eskuadroi[2]
Galerak
Galerarik ez.

 Ukrainaren arabera:

  • Gutxienez, bi Su-30SM suntsitu

Testuingurua

aldatu

Millerovo Errusiako Rostov Oblasteko herri bat da, Luhansketik 60 bat kilometrora kokaturikoa, Donbass eskualdean kokaturikoa, Errusiarekin muga egiten duena eta, partzialki, Donetskeko Herri Errepublikaren eskutan Donbasseko Gerra hasi zenetik.[3]

Erasoa

aldatu

Tokiko legea betearazteko agentzia baten arabera, Komsomolskaia Pravda izeneko tokiko egunkariari esan zionez, Ukrainako Tochka-U motako misil batek instalazioa jo zuela. Tokiko beste iturri batek, Rostov Gazetak, jakinarazi zuen erasoa Ukrainako Indar Armatuek egin zutela.[5]

Jurii Butusov-ek, Censor.net izeneko Ukrainako sareko hedabide handieneko edizioburuak "gerra-historiako Ukrainako Indar Armatuen operazio arrakastatsuenetako bat" bezala deskribatu zuen erasoa, bai eta "Putinek ezkutatu ezin izango duen porrota" bezala.[6][7]

Erasoa, Ukrainako Indar Armatuek, ofizialki, erantzule zirenik esan ez zutena, Errusiako Indarrek Ukrainako hirien bonbardaketari erantzunez egin omen zuten.

Ondorioak

aldatu

Aire-erasoaren ondorioz, hainbat pertsona zauritu zirela jakinarazi zuten;[8] gainera, pilotu bat, beranduago, hil omen zen, zauriengatik.[9] Gutxienez, Sukhoi Su-30SM bat suntsitu zen erasoan zehar, lurrean, txio bidez hedatutako irudien arabera.[10] Hala ere, Ukrainako funtzionarioek eta aditu militarrak esan zuten, gutxienez, bi Su-30SM ehiza-hegazkin errusiar suntsitu zirela erasoan.[11]

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.janes.com/defence-news/news-detail/ukraine-reportedly-strikes-russian-airbase
  2. http://www.easternorbat.com/html/russian_air_force_eng.html
  3. a b Dutton, Jack. (25 February 2022). «Russian Military Base Blown Up as Ukraine Fights Back» Newsweek.
  4. «Ukrainian Armed Forces attacked Millerovo with Tochka-U» RostovGazeta 25 February 2022.
  5. (Ingelesez) Lonas, Lexi. (25 February 2022). «Ukrainian forces target Russian airfield near border: report» TheHill.
  6. (Ukraineraz) «Україна у відповідь на обстріл українських міст завдала ракетного удару по російській авіабазі Міллерово — Бутусов» nv.ua.
  7. (Ukraineraz) Бутусов, Юрій. (2022-02-25). «Юрій Бутусов: Одна з найуспішніших операцій ЗСУ в історії війни» OBOZREVATEL NEWS.
  8. «Residents of Rostov Oblast reported shelling of the Millerovo military airbase» Caucasus.Realities 25 February 2022.
  9. (Errusieraz) «Во время спецоперации погиб пилот, служивший в Ростовской области» Donday.
  10. «Ukrainian missile strike destroyed Russian Sukhoi Su-30SM at Millerovo» World Fighter Jets 25 February 2022.
  11. Gabedava, Tatyana. (25 February 2022). «Ukraine in response to the shelling of Ukrainian cities launched a missile attack on the Russian airbase Millerovo -Butusov» Novoye Vremya.

Kanpo estekak

aldatu