Milagro, ofizialki San Francisco de Milagro, Ekuadorreko Guayas probintzian dagoen udalerria da, herrialdearen hego-mendebaldean hain zuzen ere. 190.000 bizilagun inguru dauzka. Hizkuntza ofiziala gaztelania da eta estatubatuar dolarra da erabiltzen den dirua.

Milagro
hiria
Administrazioa
Herrialdea Ekuador
ProbintziaGuayas
Izen ofizialaSan Francisco de Milagro
Posta kodeaEC091050
Geografia
Koordenatuak2°08′05″S 79°35′14″W / 2.1347°S 79.5872°W / -2.1347; -79.5872
Map
Azalera30.38 km²
Altuera5
Demografia
Biztanleria159.970 (2022)
26.462 (2010)
Dentsitatea5.265,64 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1786ko abenduaren 15a
Telefono aurrizkia593 4
Ordu eremuaUTC−05:00
http://www.milagro.gov.ec/
Milagroko enparantza bat. 2011.

Nekazaritza aldatu

Uzta nagusienak dira ananak eta azukre kanabera.

Historia aldatu

Milagro izenak kondaira batean dauka bere jatorria. Izan ere, 1784 urtean, Miguel de Salcedo joan zen herri horretara. Han, bere emaztea gaixotu egin zen, eta Salcedok, etsita zegoenez, bederatziurren bat (otoitz egiteko epe bat) antolatu zuen San Frantzisko Asiskoarentzat. Egun haietan, amerindiar bat Salcedorengana joan zen sendabelar batzuekin, bere emazteari emateko esaten. Egun gutxiren buruan, emaztea sendatu egin zen, baina Salcedok pentsatu zuen San Frantziskoren kontua izan zela. Egun hartatik, bere etxea eta herri osoak, Milagroko izena hartu zuen (miraria gaztelaniaz).

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Milagro)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura (ºC) 26 26 26 26 26 25 24 24 24 24 25 26 25.2
Euria (mm) 253 290 320 220 63 28 17 1 5 4 9 55 1265
Iturria: The Weather Network [1]

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Climate Statistics for Milagro, Ecuador. (Noiz kontsultatua: January 24, 2012).


  Artikulu hau Ekuadorko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.