Mikele

emakumezko izena
Mikele
Datuak
Jatorria Euskalduna
Antzeko izenak Mikel eta Mitxel;

Mikeleitza, Mikelitza, Mikela, Mariamikele eta Mikaela

Izenaren eguna Irailaren 29a

Mikele euskaraz gizonezko eta emakumezko izena da.

Historia aldatu

Grezierazko eta latinezko Michael izenetik atera zen (Mikha´el, "nor Jainkoa bezala?" hebreeraz)[1].

Lehen aldiz XIII. mendean aurkitu daiteke, Iruñerrian (Miquele Iturriquo), eta gizonezko izen bezala erabili da XVII. mendera arte gutxienez[2]. Euskal tradizioan izen honen emakumezko aldaerak hauek dira: Mikeleitza[3], Mikelitza[4], Mikela[5] eta Mariamikele[6]. Hala ere, Sabino Aranaren 1910.eko Deun-ixendegi euzkotarrean Mikele izena femeninotzat eman zen[7].

Mikeleren Erdi Aroko patronimikoa Mikeleitz zen[8], eta forma hau gaur eguneko deitura ere bada[9].

Beste hizkuntzetan aldatu

Mikele izena duten pertsona ezagunak aldatu

Izen-abizenak Jarduera Jaiolekua jaiotza data heriotza data
Mikele Arizkorreta aktore Legazpi 2000
Mikele Landa Eiguren kazetari
film-zuzendari
zinemagilea
Ea 1995
Mikele Urroz zinema aktore
telebista-aktore
antzerki aktore
Tafalla No/unknown value

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: "Mikel", Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Koldo Mitxelena eta Aingeru Irigarai. (1955). Nombres vascos de persona. Donostia: ASJU.
  3. Euskaltzaindia: "Mikeleitza", Euskal Onomastikaren Datutegia.
  4. Euskaltzaindia: "Mikelitza", Euskal Onomastikaren Datutegia.
  5. Euskaltzaindia: "Mikela", Euskal Onomastikaren Datutegia.
  6. Euskaltzaindia: "Mariamikele", Euskal Onomastikaren Datutegia.
  7. Euskaltzaindia: "Mikele", Euskal Onomastikaren Datutegia.
  8. Patxi Salaberri. (2003). Euskal deiturategia: patronimia. Bilbo: UEU.
  9. Euskaltzaindia: "Mikeleitz", Euskal Onomastikaren Datutegia.

Kanpo estekak aldatu