Mikel V.a (grezieraz: Μιχαήλ Ε΄, Mikhaēl V; Paflagonia, 1015 – Studion monasterioa, Konstantinopla, 1042ko abuztuaren 24a), izengoitiz Istinkaria edo Itsas arotza (grezieraz: Καλαφάτης, Kalaphates), hori baitzen bere aitaren lanbidea, 10411042 urteetan, lau hilabetez, Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen[1].

Mikel V.a
Histamenon nomisma-Micael V-sb1776.jpg
bizantziar enperadore

1041eko abenduaren 10a - 1042ko apirilaren 20a
Mikel IV.a - Teodora Porfirogeneta
Bizitza
JaiotzaPaflagonia, 1015 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaMonastery of Stoudios (en) Itzuli1042ko abuztuaren 24a (26/27 urte)
Familia
AmaZoe Porfirogeneta, Teodora Porfirogeneta
LeinuaMacedonian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Ahots motacastrato (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 49141880 Edit the value on Wikidata

Mikel IV.aren iloba zen. Hau hil ostean, eta Joan Orfanotrofoa beste osabari esker, enperadore izendatua izan zen (1041eko abenduaren 10ean). Luze gabe, Joan Orfanotrofoa monasterio batera deportatu zuen. 1042ko apirilaren 18an Zoe amatzakoa eta enperatriza ere deserritu zuen. Biharamunean, horren berri izan orduko, Konstantinoplako biztanleak matxinatu ziren eta Mikel V.a tronutik kendua izan zen[1]. Bizitzaren azken hilabeteak Studion monasterioan igaro zituen.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Chisholm, Hugh, ed. (1911): Michael V Calaphates Encyclopædia Britannica (11th ed.). Cambridge University Press.


Aurrekoa
Mikel IV.a
Bizantziar Inperioko enperadorea
10411042
Ondorengoa
Zoe


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel V.a