Zoe Porfirogeneta
Zoe (grezieraz: Ζωή, Zōē; 978aldean – 1050eko ekaina), izengoitiz Porfirogeneta, 1028-1050 urteetan Bizantziar Inperioko enperatriza izan zen.
Zoe Porfirogeneta | |||
---|---|---|---|
1042 - 1055 ← Konstantino VIII.a - Mikel VI.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 978 | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Lehen hizkuntza | Erdi Aroko greziera | ||
Heriotza | Konstantinopla, 1050eko ekaina (71/72 urte) | ||
Hobiratze lekua | Apostoleion | ||
Familia | |||
Aita | Konstantino VIII.a | ||
Ama | Helena | ||
Ezkontidea(k) | Erroman III.a Konstantino IX.a Mikel IV.a | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Macedonian dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Konstantino VIII.aren bigarren alaba zen. Aitak Erroman III.a Argirorekin ezkonarazi zuen. 1028an enperatriz izendatu zuten. Senarrak, ordea, gorroto zuen Zoe, eta hau Mikel IV.a Paflagoniarra hartu zuen amorantetzat. 1034an Mikelek Erroman hilarazi zuen eta, orduan, Mikel eta Zoe ezkondu ziren. Elkarrekin egon ziren aginpidean 1041 arte. Zoek senarrari gustu ematearren, haren iloba Mikel izendatu zuen enperadoregai.
Mikel IV.a hil zenean, honen ilobak, enperadore izateko nahiaz, monasterio batean sartu nahi izan zuen Zoe. 1042ko apirilaren 19an Konstantinoplako herria Mikel V.aren erabaki horren aurka matxinatu zen, eta Zoek bere ahizpa gaztea, Teodora, izendatu behar izan zuen enperadoregai. Bi ahizpen artean konponezinak sortu zirelarik, Zoe berriz ezkondu zen, Konstantino IX.a Monomakorekin, eta harekin egon zen aginpidean hil zen arte.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/03 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Konstantino VIII.a |
Bizantziar Inperioko enperatriza Erroman III.a Argirorekin (1028-1034) Mikel IV.arekin (1034-1041) Mikel V.arekin (1041-1042) Konstantino IX.arekin (1042-1055) |
Ondorengoa Konstantino IX.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zoe Porfirogeneta |