Mikel Aiestaran Elizalde

futbolari gipuzkoarra

Mikel Aiestaran Elizalde (Pasaia, 1910eko irailaren 29a - 1992ko otsailaren 1a), futbol munduan Aiestaran bezala ezaguna, 1930. hamarkadako nazioarteko euskal futbolaria izan zen. Bere bizitza profesionala Donostiako Real Sociedad taldearekin lotuta egon zen.

Mikel Aiestaran Elizalde
Bizitza
JaiotzaPasaia1910eko irailaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1992 (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad1929 / 1935957
Espainiako futbol selekzio nazionala1933 / 193310
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Biografia aldatu

Mikel Aiestaran Pasaian (Gipuzkoa) jaio zen, 1910ean. Futbolean lehenengo urratsak herriko taldean eman zituen, Pasayako Lagun Ederrak taldean alegia, Pasai Antxo barrutikoa. 1929n, 19 urte bete gabe, Real Sociedad taldeak fitxatu zuen. Erdilari moduan jokatu zuen, nahiz eta defentsa moduan aritzeko gauza izan. Buruko jokuan eta tiro indarrean zituen bere ezaugarri nagusiak. Azkarra zen, bestetik. Futbol profesionalean Aiestaranek bere lanbidearekin lotzeko arazoak izan zituen; bere lanbidea ardo eta olio enpresa batean gerentearen postua zen eta, entrenamenduetara edo kanpora joateko garaian, beti desorduetan ibili behar zuen.

Errealekoan, 1913tik Donostia FC, zazpi denboraldi aritu zen. 169 partidu ofizialak jokatu zituen eta 15 gol sartu zituen; horietatik 95 partidu eta 7 gol lehenengo mailan izan ziren. Errealarekin lortu zuen arrakasta nagusia 1930-31ko Ligan hirugarren postua izan zen (puntuekin lehenengoarekin berdinduta). 1933an Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten.

1933an, 22 urte zituelarik, Espainiako Selekziora deitu zioten. Partidu bakarra jokatu zuen, Frantziako Selekzioaren aurka. Partidua apirilaren 23an izan zen, Parisko Colombesko Stadiumen. Frantziak 1-0 irabazi zuen. Antza denez, Aiestaranek gaizki jokatu zuen.[1]

1935an, Erreala, Donostia FC izenarekin, Bigarren mailara jaitsi zen. Talde horrekin azken denboraldia urte horretan jokatu zuen. Espainiako Gerra Zibilarekin batera bere ibilbidea amaitutzat eman zuen. 19139an, nahiz eta bakarrik 29 urte izan, futbola utzi zuen.

Taldeak aldatu

Taldea Lurralde Urtea
Pasayako Lagun Ederrak Gipuzkoa ¿ ?-1929
Real Sociedad/Donostia FC Gipuzkoa 1929-1936

Tituluak aldatu

Titulua Taldea Lurraldea Urtea
Camp.Guipúzcoa Donostia F.C. Gipuzkoa 1933

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu