Michael Operazioa (alemanez: Unternehmen Michael), Frantzian Pikardiako Bigarren Gudua bezala ere ezagutua, Lehen Mundu Gerraren amaieran alemaniarrek egindako erasoaldi militar handi bat izan zen, 1918ko martxoaren 21ean alemaniarren udaberriko Ofentsibari (Kaiserschlacht) hasiera eman ziona. Hindenburg lerrotik hasi zuten, Saint-Quentin inguruan, Frantzian. Ententeko aliatuen lerroak haustea eta ipar-mendebalderantz aurrera egitea zen bere helburua, Britainiar Armada Espedizionarioa (BAE) hornitzen zuen kanaleko portuak hartu eta BAE itsasora botatzeko. Operazioa hasi eta bi egunera Erich Ludendorff jeneralak, Alemaniako Estatu Nagusiko buruak, plana egokitu eta mendebalderantz eraso zuen, Somme ibaiaren iparraldeko fronte britaniar osoan zehar. Mugimendua Frantziako eta Britainia Handiko armadak bereizteko zen, BAEa itsasora bultzatzeko jatorrizko kontzeptuarekin jarraitu aurretik. Erasoaldia Villers-Bretonneuxen amaitu zen, aliatuen Amienseko komunikazio zentrotik ekialdera, aliatuek alemaniarren aurreratzea geldiaraztea lortu zuten lekuan. Alemaniarren amaierako porrotaren arrazoiak bi ziren nagusiki: ofentsibaren ondorioz Alemaniako armadak biktima gehiegi jaso zituen, aurrera bultzatzea galarazi zuena, eta hornidura arazoak etengabeak ziren.[1]

Michael Operazioa
Udaberriko Ofentsiba - Lehen Mundu Gerra
Michael Operazioaren eguneroko mugimenduen mapa
Data1918ko martxoaren 21a - apirilaren 18a
LekuaIpar Frantzia
Koordenatuak49°54′N 3°18′E / 49.9°N 3.3°E / 49.9; 3.3
EmaitzaAlemaniarren garaipen taktikoa
Aliatuen garaipen estrategikoa
Gudulariak
 Frantzia
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 AEB
 Alemaniar Inperioa
Buruzagiak
Frantzia Ferdinand Foch
Erresuma Batua Douglas Haig
Erresuma Batua Hubert Gough
Alemaniar Inperioa Erich Ludendorff
Indarra
26 infanteria-dibisio
3 zalditeria-dibisio
23 Frantziar dibisio gehituko ziren guduaren amaieran
72 dibisio
Galerak
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 177.739
 Frantzia 77.000
 AEB 77
239.800

Borrka eremuaren zati handi bat Sommeko guduak 1916an utzitako basamortua zen. Ofentsiba orokorraren porrotak Lehen Mundu Gerraren amaiera ekarri zuen Alemaniarentzat. Estatu Batuetatik errefortzu handiak Frantziara iristeak Ententeko hildakoak ordezkatu zituen, baina Alemaniako armadak ezin izan zituen bere galerak ordezkatu eta bere lerroak ofentsiba hasi baino ahulago geratu ziren. Michael operazioak ez zituen bere helburuak lortu, eta alemaniarren aurrerapenak Sommeko Bigarren Guduan galdu ziren, 1918an (abuztuaren 21etik irailaren 3ra) aliatuen Ehun Eguneko Ofentsibaren parte izan zena.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Gray, Randal. (1991). Kaiserschlacht 1918: the final German offensive. Osprey ISBN 978-1-85532-157-1. (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  2. Gray, Randal. (1991). Kaiserschlacht 1918: the final German offensive. Osprey ISBN 978-1-85532-157-1. (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).

Kanpo estekak

aldatu