Metileno urdin
Metileno urdina C16H18ClN3S formula duen koloratzaile organikoa da. Laborategian usu erabiltzen da mikroskopio prestakinak tindatzeko, eta baita ehun-zuntz naturalak tindatzeko ere [1].
Metileno urdin | |
---|---|
Formula kimikoa | C16H18ClN3S |
SMILES kanonikoa | [N+(C)C)C=C3S2.[Cl-]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [N+(C)C)C=C3S2.[Cl-] 3D eredua] |
Konposizioa | Nitrogeno, sufre eta karbono |
Mota | konposatu kimiko |
Ezaugarriak | |
Deskonposizio-puntua | 105 °C |
Masa molekularra | 319,090996 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Methylthioninium Chloride Proveblue (en) |
Haurdunaldia | US pregnancy category X (en) |
Rola | Entzimen inhibitzaile, Bakterizida eta farmako esentzial |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | CXKWCBBOMKCUKX-UHFFFAOYSA-M |
CAS zenbakia | 61-73-4 |
ChemSpider | 5874 |
PubChem | 6099 |
Reaxys | 3599847 |
Gmelin | 6872 |
ChEMBL | CHEMBL405110 |
ZVG | 100299 |
EC zenbakia | 200-515-2 |
ECHA | 100.000.469 |
MeSH | D008751 |
UNII | 8NAP7826UB |
KEGG | C00220 |
Disolbagarria da uretan (kolore urdina hartzen du), kloroformoan eta etanolean.
Tindagai edo koloratzaile basikoa da. Horrek esan nahi du tindagaiaren alde basikoa dela kolorea ematen duena. Zitologian, zelularen osagai azidoak (esaterako, nukleoa) tindatzen ditu. Mikrobiologian ere erabiltzen da bakterioak tindatzeko (tindaketa bakunean, adibidez). Kasu honetan %1eko ur-disoluzioan erabili ohi da.
Medikuntzan ere aplikazioak ditu. Antiseptiko gisa erabiltzen da modu topikoan, larruazalean jarriz ebakuntzak egin aurretik. Onddoen eta hainbat bizkarroiren aurkako jarduera duenez, infekzio fungiko edo parasitarioen aurkako tratamenduan erabiltzen da, batez ere akuikulturan.
Ezaugarri erreduktoreak dituenez, odoleko gaixotasun baten tratamenduan gomendatzen da, metahemoglobinemian. Hemoglobinaren burdina, gaixotasun honetan eraldatuta dagoena, bere egoera normalera erreduzitzen du. Zain barneko bidetik aplikatu ohi da [2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Metileno URA, Uraren Euskal Agentzia
- ↑ Methylene Blue The American Society of Health-System Pharmacists, 2022ko Otsaila