Meritneit Egiptoko I. dinastiako erregina gobernari bat izan zen, K. a. 2927 inguruan.

Meritneit
Faraoi

Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaAntzinako Egipto
Heriotza? ( urte)
Hobiratze lekuaAbidos
Familia
AitaDyer
Ezkontidea(k)Dyet
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko I. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Ziur asko, Dyer faraoiaren emaztea eta Dyet eta Den faraoien ama zen, Antzinako Egiptoko lehen erregina gobernaria izan zelarik, erregeorde bezala, bere seme Dyet oraindik adin txikikoa zen bitartean. Bere izenak, "Neiten maitea" esan nahi du, Behe Egiptoko jainkosa bat.

Saqqarako nekropolian dagoen mastaba handi batean lurperatua izan zen, bere seme Denen erregealdian.

Bere garaiko testigutzak aldatu

  • Y hilobia, Umm el-Qaaben, Abidos (Flinders Petrie)
  • Saqqara iparraldeko S 3504 hilobia, bere izena duten zigilu zilindriko eta harrizko ontziekin. Ondoko lurperatzea konpartimentutakoak, "txalupa hobi" bat eta hil barruti bat ditu (Emery)
  • Y hilobian, Umm el-Qaaben, Abidosen, bere izena zeraman estela bat aurkitu zen (Petrie)
  • Bere izena, Umm el-Qaabeko T hilobiko zigilu marketan aurkitu zen, Egiptoko I. dinastiako erregeen izenekin (Kaiser eta Dreyer)
  • Zeramika eta harrizko ontziak eta apaintze-mahaiko elementuak.
  • Meritneiten izena daraman Asuango granitozko babuino baten estatua. (Michailidis bilduma)

Palermoko Harrian, Meritneit, Hor-Udimuren ama bezala aipatzen da (Kaplony: 1963, I, 495)

Beste hipotesi batzuk aldatu

Flinders Petriek Mery-Neit deitu zuen (gizon izena), bere hilobi edo zenotafioa aurkitu zuenean, Umm el-Qaaben, Abidosen, gizonezko gobernari bat zela ustez, bere lurperaketaren garrantziagatik, baina, berrogeitamar urte beranduago, Emery, Meritneiten beste lurperaketa bat aurkitu zuen Saqqara Iparraldean, emakume bat zela baieztatuz.

Adituren batzuk, Meritneit, Dyer faraoiaren alaba bat eta Den faraoiaren emaztea izan zela uste dute.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meritneit