Mentuhotep I.a

Tepia Mentuhotep edo Mentuhotep I.a, Tebaseko nomoko gobernaria, Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2119tik K.a. 2103 arte gobernatu zuena, Egiptoko XI. dinastiako lehen faraoitzat hartzen da.

Mentuhotep I.a
Statue Mentuhotep-aa by Khruner.jpg
Faraoi


nomarka

Bizitza
JaiotzaK.a. XXII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. XXII. mendea ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Neferu I (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XI. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Karnakeko arbasoen gelan, Mentuhotep I.a, Intefen oinordekoa eta Intef I.aren aurreko bezala agertzen da.

Todeko Monturen tenpluan, Mentuhotep, Intef II.a eta Intef III.arekin batera, Montu jainkoari ofrendak eskaintzen irudikatzen duen erliebe bat dago.

Faraoi bezala agertzen den lehen Tebastar agintaria da.

Egiptoko X. dinastiako Herakleopolis Magnako agintarien aurka borrokatu zuen. Bere agintepean berbateratu zuen Tebaseko eskualdea, eta, bere lurraldea, Tebasetik Denderara hedatu zuen, Goi Egiptoko IV. nomotik VI.erarte nagusi zelarik.


Aurrekoa
Intef, Ikuren semea
Egiptoko faraoia
Egiptoko XI. dinastia
Ondorengoa
Intef I.a