Memory (2023ko filma)
Memory 2023ko Michel Franco mexikar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Memory (2023ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Memory |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 100 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michel Franco (en) |
Gidoigilea(k) | Michel Franco (en) |
Antzezlea(k) | |
Argazki-zuzendaria | Yves Cape |
Sinopsia
aldatuSylviak hamahiru urte daramatza alkoholik edan gabe. Pertsona nagusientzako egoitza batean egiten du lan, eta 13 urteko alaba bat du. Lanean, Alkoholiko Anonimoen bileretan, eta alaba zaintzen igarotzen du egunerokoa; asko arduratzen da nerabearengatik, eta alkoholarengandik edo mutilengandik urrun mantendu dadin saiatzen da. Sylviak gertuko harremana du ahizparekin eta haren familiarekin, baina amarekin ez da ondo moldatzen. Institutuko ikasle ohien bilera batera joango da Sylvia, eta etxera bidean gizon bat jarraika duela ohartuko da. Etxera iristean atea giltzaz itxi eta ohera joango da, baina hurrengo goizean ikusiko du gizona atarian dagoela oraindik: dardarka dago, eta ez du argi non dagoen edo zergatik dagoen hor. Saul da gizona, Sylviaren institutu berean ikasitakoa, eta dementzia goiztiarra du.[1]
Aktoreak
aldatu- Jessica Chastain: Sylvia
- Peter Sarsgaard: Saul
- Merritt Wever: Olivia
- Jessica Harper: Samantha
- Elsie Fisher: Sara
- Brooke Timber: Anna
- Josh Charles: Isaac
- Tom Hammond: Robert
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Oroimenak eraikitzen al gaitu?» Berria 2024-06-19 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |