Meltxor (beste hizkuntza batzuetan Melchor, Melchior, Menyhért, Melker, Malcharek, Melichar eta beste aldaera batzuekin ere ezaguna) Hiru Erregeetako bat izan zen, Gaspar eta Baltasarrekin batera. Bibliak ez duen zehazten Mateoren Ebanjelioan nor edo zenbat izan ziren Magoak, baina VII. mendetik, magoak izen hauekin identifikatu dira mendebaldeko kristautasunean. Meltxor eta beste biak santutzat jotzen ditu Eliza Katolikoak.

Meltxor erregea
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideaastrologoa
KidetzaErrege Magoak

Tradizioaren arabera, San Meltxor eta beste Errege Magoen erlikiak Persian aurkitu zituen Santa Helenak, eta handik Konstantinoplara eraman zituzten lehenbiiz, eta gero Milanera. Handik Alemaniara iritsi ziren, eta orain Koloniako katedralean daude.[1]

Ikonografia aldatu

Errege Magoen ikonografia kristau ohikoan, Meltxor, tradizioz, gizon nagusi eta bizar zuridun gisa erretratatu izan dute hiru erregeen artean, Gaspar eta Baltasar baino zaharragoa ohikoan; buruko ilea urdinduta edo burusoil.[2] Sarritan marraztu izan da Jesus Haurrari oparia ematen lehena bailitzan bezala, ondoren Gaspar eta Baltasar zain direla.

 
Girolamo da Santacroceren adorazioan, haurraren ondoan belauniko lehena da Meltxor.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu