Baltasar erregea
Baltasar Hiru Erregeetako bat izan zen, Gaspar eta Meltxorrekin batera. Bibliak ez duen zehazten Mateoren Ebanjelioan nor edo zenbat izan ziren Magoak, baina VII. mendetik, magoak izen hauekin identifikatu dira mendebaldeko kristautasunean. Baltasar eta beste biak santutzat jotzen ditu Eliza Katolikoak.
Baltasar erregea | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | astrologoa eta sage (en) |
Kidetza | Errege Magoak |
Tradizioaren arabera, San Baltasar eta beste Errege Magoen erlikiak Persian aurkitu zituen Santa Helenak, eta handik Konstantinoplara eraman zituzten lehenbiiz, eta gero Milanera. Handik Alemaniara iritsi ziren, eta orain Koloniako katedralean daude.[1]
Ikonografia
aldatuErrege Magoen ikonografia kristau ohikoan, Baltasar, tradizioz, arraza beltzeko gizon gisa erretratatu izan dute hiru erregeen artean.[2] Sarritan marraztu izan da Jesus Haurrari oparia ematen oñadan hirugarren bailitzan bezala, Meltxor eta Gasparren ondoren.
Hala ere, konbentzio historikoki berria da nolabait Baltasarren afriktartasunarena; Baltasar ez beltzak eta are emakumezkoak ere agertzen dira ikonografian.[3]
Polemikak pertsonifikazioan
aldatuErrege Magoen kabalkada edo desfile ohikoetan, pertsonaia honen rola margotutako pertsona batek edo azal beltzeko batek bere behar ote duen polemikoa izan da 21. mendean hainbat tokitan, Euskal Herrian,[4] eta kanpoan ere bai.
Oier Araolaza antropologoaren iritziz, "aurpegi zurbildun batek Baltasarrena egiteko aurpegia belzteak ez du zerikusirik gutxiespen, trufa eta irain arrazistekin, ez ditzagun gauzak nahasi". Baina aldi berean jatorri afrikarrekoak desfileetan agertzea sustatu beharko litzateke, hala nahi badute, eta ez bakarrik Baltasar izateko, baita beste erregeak edo Olentzero ere.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Concerning The Magi And Their Names. .
- ↑ Giffords, Gloria Fraser, Sanctuaries of Earth, Stone, and Light: The Churches of Northern New Spain, 1530-1821, University of Arizona Press, 2007 ISBN 9780816525898
- ↑ Agirre, Kattalin. (2019-01-04). «Baltasar emakumea izan zenekoa» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
- ↑ «Baltasar beltza izatea eskatu diote udal talde gehienek Errege Magoen Elkarteari - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
- ↑ «Baltasarren dilema: beltza ala belztua?» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).