Gaspar erregea
Gaspar (beste hizkuntza batzuetan Casper, Kaspar, Jasper eta beste aldaera batzuekinere ezaguna) Hiru Erregeetako bat izan zen, Meltxor eta Baltasarrekin batera. Bibliak ez duen zehazten Mateoren Ebanjelioan nor edo zenbat izan ziren Magoak, baina VII. mendetik, magoak izen hauekin identifikatu dira mendebaldeko kristautasunean. Gaspar eta beste biak santutzat jotzen ditu Eliza Katolikoak.
Gaspar erregea | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | astrologoa |
Kidetza | Errege Magoak |
Mitoa
aldatuGaspar jakintsu ekialdetartzat jo izan dute tradizoek. 1913ko Entziklopedia Britainiarreko artikuluak zioenez, "mendebaldeko elizaren tradizioaren arabera, Baltasar Arabiako errege gisa irudikatzen da maiz, Meltxor Persiako errege gisa eta Gaspar Indiako errege gisa". Ertaroko Johannes de Hildesheim historialariak kokatu zuen bere jatorria Taxilan, zetaren bideko hiri batean.
Andreas Walspergerren 1448ko mapamundian Urrezko Khersonesoan kokatu zuen Gaspar, Malaiako penintsulan. Johannes Schönerrek 1515eko bere globoan marraztu zuenez, Gasparren erresuma Goi Indiako Egrisilla eskualdean zegoen Sinus Magnus edo Tailandiako golko delakoaren ekialdeko penintsulan.[1]
Tradizioaren arabera, San Gaspar martiri bihurtu zen. Magoen erlikiak Persian aurkitu zituen Santa Helenak, eta handik Konstantinoplara eraman zituzten lehenbiiz, eta gero Milanera. Handik Alemaniara iritsi ziren, eta orain Koloniako katedralean daude ustez Gasparren erlikiak, beste bi errege magoenekin batera.[2]
Ikonografia
aldatuErrege Magoen ikonografia kristau ohikoan, Gaspar, tradizioz, bizar gorrixka batekin erretratatu izan dute hiru erregeen erdian, Meltxior baino gazteagoa eta Baltasar baino zaharragoa ohikoan.[3] Sarritan marraztu izan da Jesus Haurrari oparia ematen bigarren bailitzan bezala, Meltxorren ondoren eta Baltasarren aurretik.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Caspar (magus)» artikulutik itzulia izan da, 2023-08-19 data duen 1171148356 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-08-19 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ “Egrisilla regio in qua sunt christiani Bragmanni. ibi Gaspar magus fertur habuisse dominum”, Luculentissima quaedam terrae totius descriptio, Nuremberg, 1515, Tract.II, fol.54 . Schöner’s 1515 globe is reproduced in Chet van Duzer, Johann Schöner’s Globe of 1515: Transcription and Study, Philadelphia, American Philosophical Society, Transactions, Volume 100.
- ↑ Concerning The Magi And Their Names. .
- ↑ Giffords, Gloria Fraser, Sanctuaries of Earth, Stone, and Light: The Churches of Northern New Spain, 1530-1821, University of Arizona Press, 2007 ISBN 9780816525898