Melino (grezieraz: Μελιννώ) Antzinako Greziako emakume olerkaria izan zen garai ezezagun batean, eta seguruenik Erromatar Inperioaren garaietan (II. mende inguruan)[1][2]. Gaur egunera iritsi den Melinoren lan bakarra Erromari oda da. Juan Estobeok bere poema bilduman sartu zuen, indarrari buruzko konposaketen kapituluan, akats bat eginez, "Erromari" izenburua "Indarrari" izenburuarekin nahastu baitzuen[3]; bi hitzak homofonoak eta homografoak dira grezieraz[4].

Melino
Bizitza
JaiotzaEpizephyrian Locri (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakLocrian Greek (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Estobeok berak zioen poemaren egilea Lesbosen jaio zela; hala ere, bere obra dialekto doriarraren ezaugarri bereziak ditu[5].

Erromari poema aldatu

Safo Lesbosekoaren moduko poema egin zuen, hizkuntza eta forma metriko bera erabiliz. Tonua, ordea, ezberdina da: ez dago mitologiari buruzko aipamenik eta idazkera oso hanpatua eta ofiziala da[3].

Potentzia zaharra pertsonifikatzen duen jainkosaren ereserkia da. Ahapaldi bakoitzaren amaieran etenaldiak daude, himnoa egiteko moduarekin zerikusia izan dezaketenak, ondoz ondoko bost unetan edo erritual baten (agian prozesio bat) egonaldietan, Erroma jainkosaren ohoretan. Amaiera zakarrak, eskaririk gabeak, ematen du himnoa ez dagoela eskainia jainkotasun bati erregutzeko, botere hegemoniko baten hipostasia baizik[6]. Literatura filoerromatarraren alde egin zuen garai bateko klimaren parte izan zen[7].

Izenburuaren anbiguotasunari bueltatuz, baliteke Melinok kontzienteki erabili izana anbiguotasuna[8]. XIX. mendera arte poema hau Erinari esleitu zitzaion, baina egiletza kronologikoki ezinezkoa da[9].

ERROMARI

Originala (grekeraz) Itzulpena[3]
χαῖρέ μοι, Ῥώμα, θυγάτηρ Ἄρηος,

χρυσεομίτρα δαΐφρων ἄνασσα,

σεμνὸν ἃ ναίεις ἐπὶ γᾶς Ὄλυμπον

αἰὲν ἄθραυστον.

σοὶ μόνᾳ, πρέσβιστα, δέδωκε Μοῖρα

κῦδος ἀρρήκτω βασιλῇον ἀρχᾶς,

ὄφρα κοιρανῇον ἔχοισα κάρτος

ἀγεμονεύῃς.

σᾷ δ' ὐπὰ σδεύγλᾳ κρατερῶν λεπάδνων

στέρνα γαίας καὶ πολιᾶς θαλάσσας

σφίγγεται· σὺ δ' ἀσφαλέως κυβερνᾷς

ἄστεα λαῶν.

πάντα δὲ σφάλλων ὁ μέγιστος αἰὼν

καὶ μεταπλάσσων βίον ἄλλοτ' ἄλλως

σοὶ μόνᾳ πλησίστιον οὖρον ἀρχᾶς

οὐ μεταβάλλει.

ἦ γὰρ ἐκ πάντων σὺ μόνα κρατίστους

ἄνδρας αἰχματὰς μεγάλους λοχεύεις

εὔσταχυν Δάματρος ὅπως ἀνεῖσα

καρπὸν †ἀπ' ἀνδρῶν.

Agur, Erroma, Aresen alaba,

urrezko gerrikodun andre ausarta,

lurrean Olinpo agurgarri batean bizi zaren hori,

menperaezin beti.

Zuri bakarrik, adeigarrienari, eman dizu Moirak

botere suntsiezinaren ospe itzela,

egundoko kemenaren jabe izaki,

agindu dezazun.

Uhal sendoko zure uztarripean,

lurraren bularra eta itsaso grisaxkarena

daude lotuta. Eta zuk irmo gidatzen dituzu

jendetzaren hiriak.

Nahiz guztia suntsitzen duen denbora txit ahaltsuak

eta bizitza eraldatzen, bakoitza era batean,

haize-ohialak puzten dituen boterearen brisak zu bakarrik

ez zaitu aldatzen.

Denetatik zu bakarrik erditzen baitzara

armagizon indartsuez eta bikainez,

Demeterren fruitutik uzta oparoa ernaraziko bazenu bezala,

baina gizonena.

Erreferentziak aldatu

  1. «A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology, Ma, Melinaea, Melinno» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
  2. Rayor, Diane (1991). Sappho's Lyre: Archaic Lyric and Women Poets of Ancient Greece. Berkeley: University of California Press. p. 194. ISBN 9780520073364.
  3. a b c Maite López Las Heras (2022), Poetandreak. Literatura greko-latindarrean. Antologia poetikoa, Balea Zuria, Donostia.
  4. Hugo Grotiusek adierazi zuen nahasmendua. Cfr. C. M. Bowra (1957). Melinno's Hymn to Rome. Journal of Roman Studies, 47, pp 21-28. doi:10.2307/298561.
  5. Melinno, Treccani entziklopedia
  6. Torres, Jose B.. «Melino: un Himno a Roma (Suppl. Hell. 541)» C. Alonso del Real, P. García Ruiz, Á. Sánchez-Ostiz y J. B. Torres Guerra (eds.), Vrbs Aeterna. Homenaje a la profesora Carmen Castillo, Pamplona, EUNSA, 2003, 761-772. (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  7. Ramos Jurado, Enrique A.. (2000-01-01). «La valoración de los romanos por los griegos en época helenística» EXCERPTA PHILOLOGICA (11327723)- 2000-02, n.10-12- 145-169 p. (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  8. Anton Powell (ed.). (1995). «The name of Rome in the Greek world»,The Greek world. London ; New York : Routledge, 369 or. ISBN 978-0-415-06031-8. (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  9. «Melinno de Locres, Poétesses grecques» chaerephon.e-monsite.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).

Kanpo estekak aldatu