Melchor Múzquiz

Mexikoko presidentea

José Ventura Melchor Ciriaco de Eca y Múzquiz de Arrieta ( Santa Rosa, Coahuila ; 1790eko urtarrilaren 5a - Mexiko Hiria, 1844ko abenduaren 14a), Melchor Múzquiz izenarekin ezaguna, militar eta politikari mexikarra izan zen. Mexikoko presidentea izan zen 1832an eta aurretik Mexikoko Estatuko gobernadorea.

Melchor Múzquiz


6. Mexikoko presidente

1832ko abuztuaren 14a - 1832ko abenduaren 24a
Anastasio Bustamante - Manuel Gómez Pedraza
Bizitza
JaiotzaMelchor Múzquiz (en) Itzuli1790eko urtarrilaren 5a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria1844ko abenduaren 14a (54 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Joaquina Bezares (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaAlderdi Liberala

Jatorria eta prestakuntza militarra aldatu

Santa Rosan (gaur egun Múzquiz) jaio zen, gaur egungo Coahuila estatuan, 1790eko urtarrilaren 5ean. Blas María de Eca y Múzquiz tenientearen eta haren emazte Juana Francisca de Arrieta andrearen semea izan zen, biak euskal jatorrikoak. Eliza parrokialean bataiatu zuten, jaio zen lekuan, urte bereko apirilaren 14an.

Múzquiz ikasle zela, independentzia gerra piztu zen eta 1811 hasieran San Ildefonso Ikastetxean ikasketak utzi zituen Ignacio López Rayón matxinatuak Zinacantepecen zituen tropekin bat egiteko. Koronel mailara igota, Guadalupe Victoria jeneralaren agindupean borrokatu zuen. Independentzia lortuta, Múzquiz Mexikoko Estatuko gobernadorea izan zen 1824an, Pueblako komandante militarra 1829an eta, ondoren, dibisioko jenerala. 1832ko abuztuaren 14tik abenduaren 24ra arte hartu zuen presidente kargua.

Kanpo estekak aldatu