Megalostrata (antzinako grezieraz: Μεγαλοστράτα) K.a. VII mendeko Espartako poeta izan zen.

Megalostrata
Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaEsparta
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Aipamena aldatu

Ez da askorik ezagutzen berataz. Ateneo Naukratiskoaren Deipnosophistai liburuan Alcman poeta lirikoaren olerki zati bat agertzen da[1] eta bertan aipatzen da Megalostrata. Alcmanek horrela deskribatzen du: "urre koloredun ilea duen emakumezkoa, Musen oparia jaso duena" (τοῦθ᾽ ἁδεᾶν Μωσᾶν ἔδειξε, δῶρον μάκαιρα παρθένων, ἁ ξανθὰ Μεγαλοστράτα)[2].

Ateneoren arabera Alcman Megalostrataz maitemindu zen bere elkarrizketa doaiak zirela eta[2].

Ez da Megalostrataren lanik iritsi gaur egunera[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Nikolaev, Alexander. (2012). Showing Praise in Greek Choral Lyric and Beyond. American Journal of Philology 133,, 544 or..
  2. a b c Pomeroy, Sarah B.. (2002). Spartan women. Oxford University Press, 10 or. ISBN 9780195130676..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Megalostrata