Medina ibaia Texasko hego erdialdean dago, Ameriketako Estatu Batuetan.

Medina ibaia (Texas)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera200 km
Geografia
Map
Koordenatuak29°14′04″N 98°24′28″W / 29.2344°N 98.4078°W / 29.2344; -98.4078
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Texas
Hidrografia
Arro hidrografikoaGuadalupe River basin (en) Itzuli
Bokalea
()
San Antonio River (en) Itzuli

Ibilgua aldatu

Bere iturburua Bandera konderriko ipar-mendebaldeko Edwards ordokiko iturrietan dago, eta Bexar konderriko hegoaldean San Antonio ibaiarekin bat egiten du, 200 kilometroko ibilbidea beteta. Medina konderriaren IE aldean presa batek sortutako laku artifiziala dago. Ibaiaren zati handi bat Bexar-Medina-Atascosa Ur Barrutiak kudeatzen du, nekazari eta abeltzainei ureztatze zerbitzuak eskaintzeko.

Toponimia aldatu

Medina ibaiak Pedro de Medina kartografo espainiarrari zor dio izena; Alonso de Leónek jarri zion, Coahuilako ( Espainia Berria) gobernadoreak 1689an.

Ibaia Rio Mariano, Rio San Jose edo Rio de Bagres izenez ere ezagutu izan da. Haran osoak ere ibaiaren izena hartzen du (Medina Valley).

Historia aldatu

Espainiar Inperioaren garaian, Medina ibaiaren ekialdeko eskualdeak Provincia de los Tejas izena zuen (gero estatu osoari izena emango ziona). Eskualde hori 1689an esploratu zuen Alonso de Leonen espedizioak, Robert de La Sallek gidatutako beste espedizio frantsesaren bila zebilela. 170 kolono eraman zituzten, eta Jean Gery presoner frantsesa (La Salleren espediziotik bizirik geratzen zen gutxietako bat) gidari bezala.[1]

150 urte geroago Medina eta Rio Grande ibaien inguruan lau kolonia ezarri ziren kotoia ekoizteko, haietatik nagusiena Castroville, Henri Castro lapurtarrak sortua. Herri berriak ibaien ibilgua aprobetxatzen zuten kotoi ekoizpena itsasoratzeko.[2]

Garai batean Medina ibaia Texas eta Coahuilaren arteko muga ofiziala izan zen, San Antonio ibaia bere adartzat hartzen zelarik. Garai hartan, ibaiari Medina deitzen zitzaion Mexikoko Golkoraino; gaur egun, ordea, bi ibaiek bat egiten duten lekutik itsasora doan zatiari San Antonio ibaia esaten zaio.

1849tik, Castroville Medina ibaiaren gune garrantzitsua izan zen: batetik San Antonio-El Paso errepideko ibia igarotzen zen bertatik, eta bestetik San Antonio, El Paso eta San Diego arteko diligentzien geltokia zen.

Ezaugarri naturalak aldatu

Medina ibaiaren emariaren zati handi bat Balcones failan sortzen diren iturburuetatik dator. Balcones faila hau espezieen banaketa ekologiko garrantzitsu batekin lotuta dago; adibidez, Washingtonia filifera bezalako espezieak Medina ibaiaren edo Balcones failaren mendebaldean baino ez dira agertzen.[3]

Medina ibaiak garai batean arrain siluriforme hazkuntzatik zetozen hondakin-isuri garrantzitsuak jaso zituen; ustiapen hauek arroaren orekarako gehiegizkoa zen ur kopurua erabili ohi zuten.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Espainiako Historia Errege Akademiaren webgunea. [1]
  2. (Frantsesez) Karel, David. (1992). Dictionnaire des artistes de langue française en Amérique du Nord: peintres, sculpteurs, dessinateurs, graveurs, photographes, et orfèvres. Presses Université Laval ISBN 978-2-7637-7235-6. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  3. «California Fan Palm (Washingtonia filifera ) - photo/images/information  - GlobalTwitcher.com» web.archive.org 2009-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  4. Glennon, Robert Jerome. (2002). Water follies : groundwater pumping and the fate of America's fresh waters. Island Press ISBN 1-4175-3943-7. PMC 56416161. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).

Kanpo estekak aldatu