Me Before You (filma)
Me Before You (euskaraz: «Ni zu baino lehen») 2016an Jojo Moyesek idatzi zuen eleberrian oinarritutako film drama-erromantiko britainiarra da. Filma honen zuzendaria Thea Sharrock dugu, eta gidoilaria Jojo Moyes, jatorrizko eleberriaren idazlea bera. Emilia Clarke eta Sam Claflin dira filma honetako protagonistak, baina aipatzekoak dira beste pertsonaia hauek ere: Jenna Coleman, Charles Baile, Matthew Lewis, Ben Lloyd-Hughes eta Janet McTeer. Warner Brosen eskutik estreinatu zen 2016ko uztailaren 1ean.[1]
Me Before You (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | Me Before You |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Ni zu baino lehen |
Grabazio lekua(k) | Mallorca, Gales eta Ingalaterra |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Thea Sharrock |
Gidoigilea(k) | Jojo Moyes |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alison Owen |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | John Wilson (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Andrew McAlpine (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Craig Armstrong |
Argazki-zuzendaria | Remi Adefarasin |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
mebeforeyoumovie.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Sinopsia
aldatuLouisa Clarck bere herritik inoiz atera ez den hogei urteko gazte alai, gogotsu eta maitagarri bat da. Sei urtez kafetegi batean lan egin ostean, Louisa bertatik kaleratzen dute, eta beraz beste lan baten bila hasten da bere familia mantendu ahal izateko. Azkenik, bere herriko Traynor andre eta gizon aberatsek kontratatzen dute, haien seme elbarritua, Will Traynor, zain dezan. Will, negoziozko gizona eta kirolzalea izan ohi zen, istripu baten ondorioz tetraplegiko gelditu zen arte. Geroztik tristura hutsean murgildurik bizi da Will gaztea, eta gero eta gogo gutxiago ditu bizirik irauteko, baina Louisak bere baikortasun eta goxotasunez, Willen begiak irekitzen saiatuko da.
Aktoreak
aldatu- Emilia Clarke: Louisa Clark
- Sam Claflin: William Traynor
- Janet McTeer: Camilla Traynor
- Charles Dance: Steven Traynor
- Brendan Coyle: Bernard Clark
- Jenna Coleman: Katrina Clark
- Matthew Lewis: Patrick
- Ben Lloyd-Hughes: Rupert Freshwell
- Vanessa Kirby: Alicia Dewar
- Steve Peacocke: Nathan
- Samantha Spiro: Josie Clark
- Joanna Lumley: Mary Rawlinson
Produkzioa
aldatu2014ko apirilaren 2an konfirmatu zuten Thea Sharrokek filma zuzenduko zuela, eta urte bereko Irailean kastina zabaldu zuten aktore aktoresak hautatzen hasteko. Pelikula 2015eko apirilean hasi zen grabatzen, eta 2015eko ekainaren 26an eman zen bukatutzat. Filma honen aurrekontua 20.000.000$ekoa da eta etekina 205.585.778$ekoa izan zen.
Kritikak
aldatuMe Before You filmak kritika mistoak jaso zituen kritikoen eskutik, eta hobeak publikoaren eskutik. Adibidez Rotten Tomatoes izeneko webgunean, kritikoek % 57ko onarpena eman diote, eta ikusleek ostera %72koa. IMDbek, ostera, 7,5eko puntaketa ematen dio drama erromantiko honi, 1000 erabiltzaileen laburpenetan oinarrituz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Me Before You» Box Office Mojo (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |