McLintock!
McLintock! 1963ko Andrew V. McLaglen estatubatuar zinema zuzendariaren western komedia filma bat da. John Wayne, Maureen O'Hara, Patrick Wayne eta Yvonne De Carlo aktoreek antzeztu zuten.
McLintock! | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1963 |
Izenburua | McLintock! |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta Westerna |
Iraupena | 127 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Grabazio lekua(k) | Arizona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Andrew V. McLaglen |
Gidoigilea(k) | James Edward Grant |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Wayne |
Konpainia ekoizlea | Batjac Productions (en) |
Edizioa | Otho Lovering (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Frank De Vol |
Argazki-zuzendaria | William H. Clothier |
mclintock.bravehost.com | |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
Argumentua William Shakespearen The Taming of the Shrew idazlanean apur bat oinarritua dago.
Argumentua
aldatuGeorge Washington McLintock (John Wayne) Arizonako abeltzain errespetatua eta hiritar maitatua da, antzinako usadioak, zakarkeria eta matxismoaren eskola zaharrean heitutako gizona. Ondorioz, eta beste emakumeekin harremanak izan dituenaren susmopean izanik, Katherine emazteak (Maureen O'Hara) duela urte asko laga zuen. Halere, bien alabaren (Stefanie Powers) etxerako itzulerak eta ezkontzekotan dagoela jakinik, bikote ohiari berriz ere bildu eta haien etorkizuna erabakitzeko abagunea aurkeztuko zaio. Hortik aurrera bien arteko liskarrak ugariak izango dira, arrantxoko sukaldari neska gazte eta eder baten (Yvonne De Carlo) kontratazioak bien arteko sua oraindik gehiago piztuko duelarik. Gainera, estatuko gobernadoreak (Robert Lowery) herriak McLintocki dion estimuaz bekaizkeria duenez, hura nola edo hala jendaurrean gaizki utzitzen saiatuko da.
Aktoreak
aldatu- John Wayne: George Washington "G.W." McLintock
- Maureen O'Hara: Katherine McLintock
- Patrick Wayne: Devlin Warren
- Yvonne De Carlo: Louise Warren
- Stefanie Powers: Becky McLintock
- Jack Kruschen: Jake Birnbaum
- Chill Wills: Drago
- Edward Faulkner: Young Ben Sage
- Jerry Van Dyke: Matt Douglas Jr.
- Edgar Buchanan: Bunny Dull
- Bruce Cabot: Ben Sage
- Perry Lopez: Davey Elk
- Michael Pate: Puma
- Strother Martin: Agard
- Gordon Jones: Matt Douglas
- Robert Lowery: Cuthbert H. Humphrey gobernadorea (Hubert H. Humphreyren aipamena)
- Leo Gordon: Jones
- Hank Worden: Curly Fletcher
- Mari Blanchard: Camille
- Chuck Roberson: Jeff Lord sheriffa
- Bob Steele: tren ingenieria
- Aissa Wayne: Alice Warren
Kanpo estekak
aldatu- McLintock! filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)