Maurice Legendre (Paris, 1878ko ekainaren 30a - Madril, 1955eko urtarrilaren 12a) intelektual katoliko eta hispanista izan zen. Madrilen dagoen gune kultural frantziarra den Velazquezen Etxearen zuzendaria.

Maurice Legendre

Bizitza
JaiotzaParis1878ko ekainaren 30a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMadril1955eko urtarrilaren 12a (76 urte)
Hobiratze lekuaSantuario de Nuestra Señora de la Peña de Francia, El Cabaco (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
agregazio
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhispanista
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Legendre, 1909ko udan, Aita Matias izeneko domingotarrak, Salamancako probintzian dagoen Peña de Franciako santutegia ezagutzera gonbidatu zuen, hasiera batean, santutegiaren izenak Frantziarekin zuen harremanak erakarri zuelarik, santutegiko birjinaren irudia, Erdi Aroan, Simón Vela frantziarrak aurkitu baitzuen. Bi urte beranduago, Jacques Chevalierrekin batera, santutegiko albumean, bere interesaren arrazoitzat jo daitekeena idatzi zuen: "Jada kasu egindako erreguak ematen duen konfidantza guztiarekin, Harkaitzeko Birjinari, bere santutegira oraindik askotan itzuli ahal izatea eskatzen diot, eta bidea, Frantziako lagun ugariri erakutsi ahal izatea, frantziar eta espainiar bihotzak, hemen batera baitaitezke hobekien Kristautasunean.

1913an, Ignazio osabak gidatua, Peña de Franciaz gain, Hurdes izeneko Extremadurako eskualdea bisitatzen du. Ordutik, Legendrek, etengabeko kanpaina bat egingo du iritzi publikoak, bere arreta, hurdeetako arazoan jar dezan, bere uzte historikoa eta egoera negargarria salatuz. 1914an, bere laguna zen Miguel de Unamuno gonbidatzen eta laguntzen du aipaturiko eskualdetik egin beharreko bidaia batetara, eta, 1922ko apirilean, beste hainbeste egin zuen Osasun Batzordearekin, bere laguna zen Gregorio Marañón ospetsua presidente zuena. Batzorde hau izan zen Alfontso XIII.a Espainiakoak Hurdeetara egin beharreko bisita prestatu zuena urte bereko ekainean, 1933an, Luis Buñuelen Las Hurdes, tierra sin pan izeneko dokumental eztabaidagarria sorrarazi zuena.

Bere bizitza osoan zehar, Legendrek, Hurdeetako arazoaz arduratzen jarraitu zuen, eta berari eskaini zion Bordeleko Unibertsitatean aurkeztutako bere doktoretza tesia (Las Jurdes: étude de géographie humaine, 1927). Ideologia politiko ezberdinetako frantziar asko, Espainiako historia eta kulturagatik interesatzera bultzatu zituen, Pierre Vilarren kasuan bezala, eta, ondorioz, hispanismoaren abiarazletakotzat har daiteke. Arrazoi honegatik, Alfontso XII.aren Ordenaren Komendatore Gurutzea eman zioten.

1934an, birjinaren irudiaren aurkikuntzaren bosgarren mendeurrenaren ondorioz, Peña de Franciako birjinaren santutegirako erromesaldi ofizial bat antolatu zuen. Gerra zibilaren ondoren, non garaile irten zen alde nazionala begiko izan zuen (Nouvelle histoire d'Espagne, 1938), eta are gehiago Bigarren Mundu Gerraren ondoren (Semblanza de España, 1944), autoritate frankisten laguntza izan zuen, nazioarteko isolamenduaren erdian, oso erabilgarritzat hartzen baitzuten europar intelektual katoliko baten hurbiltasuna (Notre Dame de France en Espagne, 1945). Urte horretan bertan, mundu osorako bakea eskatzeko nazioarteko erromesaldi bat antolatzen du.

Legendre 1955eko otsailak 12an hil zen, eta bere hondarrak, Peña de Franciako Birjinaren erdiko nabera eramanak eta bertan lurperatuak izan ziren 1956ko uztailak 1ean.