Peña de Francia
Peña de Francia, 1728 metroko garaiera duen mendi bat da,[1] Espainian, Gaztela eta Leon erkidegoan eta Salamancako probintzian dagoena. Erdialdeko Sistemaren zati den Sierra de Francia mendilerroko mendirik garaienetako bat da.[2]
Peña de Francia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.723 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°30′46″N 6°10′08″W / 40.5128°N 6.1689°W |
Mendikatea | Sierra de Francia |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Salamancako probintzia |
Toponimia
aldatuFrancia toponimoa, antza denez, garai batean, XI. mendean, lur hauetan egin ziren frantsesen birpopulazioen ondorioa da.[3] Horren ondorioz Francia toponimo ugari gelditu dira lurraldean, baita ere abizen frantses batzuk. Kondairan jatorri horren aztarnak gelditu dira. Esaterako, nahiz eta asko beranduagoko izan, Andre Mariaren irudia jatorri horren ikasle batek aurkitu omen zuen, Simon Vela, 1434an.[4]
Geografia
aldatuPeña de Francia, El Cabaco herriaren lurraldean dago, non erromatar finkapen bat eta antzinako urre meatzeak izan ziren Las Cavenes ere aurkitzen diren. Urrea, inguru guztiko apaindura tipikoan aurki daiteke. Bere tontorretik, iparralderantz, Campo Charro deritzon lautada guztia ikus daiteke, ekialderantz, Tamameseko Mendilerroa, eta Gabriel eta Galanen uharka hegoalderantz, mendilerro beraren gainontzeko mendiez gain. Mendia iparraldetik inguratuz, azken hamarkada honetan, interes turistiko landatarreko gune bihurtu diren herriak daude, La Alberca kasu.
Landaredia
aldatuLandaredia alturarekin aldatzen doa:
- Beheko aldean ariztiak, Quercus pyrenaica, eta pinudiak, pino silvestre, ditugu. Suteak direla eta, zuhaitz gehienak berbasotzearen ondoriozkoak dira. Beste espeziak , Erica arborea eta Erica australis dira. Garoak ugariak dira.
- Erdi mailan sasiak aurkitzen ditugu: Cytisus oromediterraneus, Echinospartum eta Pterospartum tridentatum.
- Goikaldea, tontorretik gertu, ia landaretzarik gabe dago, harrizkoa baita.
Fauna
aldatuEspezie ikusgarrienak hegazti harrapariak eta Piriniotar basahuntzak dira.[2]
Erlijioa
aldatuGailurrean Santutegiaren gune arkitektonikoa dago. Bere birjina beltza oso ezaguna da eta oso gurtua Salamanca probintzia osoan. Neguan, ia ez dago bertara iristeko modurik, elurraren ondorioz. Turista ugari joaten dira bertara udako hilabeteetan, horietako asko erromes kristauak. Santutegiaz gain, ostatu bat, fraideen komentu bat eta telekomunikazioen errepikagailu bat ere baditu.
Iruditegia
aldatu-
Campo Charroren ikuspegia.
-
Andre Maria beltz kolorekoa da.
-
Neguan ez da erraza igotzea.
-
Aitza El Cabacotik ikusita.
-
Goiko aldean landaredia eskasa da.