Maulets Kataluniako gazte erakunde ezkertiar bat izan zen. Bere helburua Herrialde Katalan ekologiko, ez patriarkal eta klaserik gabekoen independentzia eta birbatzea zen. Maulets-ek "zapalkuntza eta zanpakuntza sistema eta modu guztiak (ekonomiko, militar, patriarkal zein ekologikoa)" arbuiatzen zituzten, eta MCAN (Moviment Català d'Alliberament Nacional, Nazio Askapenerako Katalan Mugimendua) barruko erakundea ziren.

Maulets
Sorrera1988
Desegitea2012
Ideologia politikoaKataluniar independentismoa, sozialismoa, feminismoa, ekologismoa
maulets.org
Maulets-en murala Argentonan.

"Maulet" izena ("maula"-ren txikigarria, gizarte klase baxuko pertsona edo menpekotasun egoeran dagoena) Austriako Karlos Artxidukearen aldekoei Valentziako Erresuman, ematen zitzaien ezizen satirikotik dator, paradoxikoki ideologia erabat ezberdina bazeukaten ere.

Maulets 1988an sortu zen eta oso arin bihurtu ziren MDT-PSANeko (Lurraren Defentsa Mugimendua-Askapen Nazionalerako Alderdi Sozialista) gazteria. 1989an Catalunya Lliure-ko gazte adarra bihurtu ziren. Proeiktu estrategiko biren talkaren ondoren (Unitat Popular eta Front Patriòtic), 1995ean erakundeko kide askok Plataforma per la Unitat d´Acció (Ekintza Batasunerako Plataforma) taldearen sorreran parte hartu zuten. 1998n Mauets JIR-ekin (Joventuts Independentistes Revolucionàries, Gazteria Independentista Iraultzaileak) bat egin zuen (MDT-IPC-rekin lotuak zirenak), "Maulets, el jovent independentista revolucionari" sortzeko.

Azken Nazio Asanbladaz geroztik euren estrategia Ezker Independentistaren berreraikuntzaren alde egitea eta lurraldea defendatzea izan ziren.

2011n Katalan Herrietako hogeita hamar bat eskualdetan antolatuak zeuden.

2012ko ekainaren 30etik uztailaren 1a artean Arran gazte erakunde berriaren Batzar Nazional Konstituziogilea gertatu zen, zeinean Maulets eta CAJEIk (Coordinadora de Joves de l'Esquerra Independentista) bat egin zuten. Horrela, 24 urte eta gero, Maulets erakundea desagertu egin zen.

Kanpo estekak

aldatu