Maud Erreginaren golkoa
Maud Erreginaren golkoa (ingelesez: Queen Maud Gulf) Kanadako golkoa da, Victoria uharteko hego-ekialdeko eta kontinenteko iparraldeko itsaertzeen artean dagoena. Berez Nunavuten dago.
Maud Erreginaren golkoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | badia |
Luzera | 290 km |
Zabalera | 135 km 80 km |
Eponimoa | Maud Galeskoa |
Geografia | |
Koordenatuak | 68°20′N 102°00′W / 68.33°N 102°W |
Honen parte da | Uhartedi Artikoa |
Estatu burujabe | Kanada |
Territory of Canada | Nunavut |
Ur-gorputza | Ozeano Artikoa |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Golkoko kostaldean oso jende gutxi bizi da, baina badira herri eta komunitate batzuk: Victoria uharteko Cambridge Bayk, 2006ko erroldaren arabera, 1477 biztanle zituen eta bere mendebaldeko muturrean dago; Gilen Erregearen uharteko Iqsuqtuq herria ere nabarmena da. Kanadak Ramsarko hitzarmena sinatu zuenean, eskualdea babestu zuen.[1]
Historia
aldatu1839. urtean Peter Warren Dease eta Thomas Simpson esploratzaileek zeharkatu zuten. 1905ean Roald Amundsen norvegiar esploratzaileak Maud Galeskoa norvegiar erreginaren omenez izendatu zuen.
1845eko Franklinen espedizio galduko HMS Erebusen hondakinak 2014an bertan aurkitu ziren. Maud golkoaren ekialdeko zatian zeuden, O'Reilly uhartearen mendebaldean.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Ramsar Sites Information Service. Queen Maud Gulf. .
- ↑ (Ingelesez) Chase, Steven. (2014-9-9). «Finding of Franklin ship fuels Harper's new nationalism» The Globe and Mail (Ottawa).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Nunavuteko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |