Victoria uhartea
Victoria uhartea edo Kitlineq[1] (bigarren hau jatorrizko izena) (inuktituteraz Kitlineq, ingelesez Victoria Island) Ipar Amerikako Ozeano Artikoan dagoen uharte bat da. Uhartedi Artikoan dago eta munduko zortzigarren uharterik handiena da.
Victoria uhartea / Kitlineq | |
---|---|
| |
Bertako izena | Victoria Island / Kitlineq |
Geografia | |
Kokapena | Ipar Amerikako Artikoa |
Uhartedia | Uhartedi Artikoa |
Azalera | 217291 km2 (munduko 8.a) |
Punturik garaiena | Izenik gabea, Shaler mendiak |
Politika | |
Herrialdea |
![]() |
Lurraldeak |
![]() ![]() |
Hiri populatuena | Cambridge Bay (Iqaluktuuttiaq) |
Hiri populatuenaren biztanleria | 1477 |
Gizartea | |
Biztanleria | 1875 (2006) |
Dentsitatea | 0,006 hab/km2 |
Talde etnikoak | Inuit |
Administratiboki Kanadaren zati, estatu honetako bigarren uharterik handiena da ta bi lurraldetan banatuta dago: Nunavut (Qitirmiut edo Kitikmeot eskualdean dago) eta Ipar-mendebaldeko lurraldeak (Inuuvik edo Inuvik eskualdean). Inuit herriaren lurrak dira.
KokapenaAldatu
- Iparraldean Melville Bizkondearen itsasarteak Uqsuriak edo Melville uhartetik banatzen du.
- Ipar-ekialdean M'Clintock kanala (inuktituteraz Tunungata Tagiunga) zeharkatuta Galesko Printzearen uhartea uhartea topatzen da eta hego-ekialdean Victoria itsasartearen beste aldean William erregearen uhartea.
- Mendebaldean Amundsenen golkoa eta Banks uhartea daude.
- Hegoaldean itsasarte eta golko sorta batek bereizten du uhartea kontinentetik. Hauek Ipar-mendebaldeko pasabidearen zati dira[2].
EzaugarriakAldatu
217.291 km2-ko azalera izanik munduko handienen artean dago. Penintsula batzuek osatutakoa da: Storkerson, Albert Printzea, Diamond Jenness, Wollaston penintsulak eta txikiago batzuk topatzen ditugu.
Punturik garaiena 655 metrokoa da, izenik gabea. Shaler mendietan dago, iparraldean. Hainbeste laku daude, haien artean handiena hego-ekialdean dagoen Tahiryuaq edo Ferguson lakua da, 562 km2[3].
Ingelesezko izena Viktoria I.a Erresuma Batukoagatik dauka; aipatu erregin hau Kanadako estatu-burua izan zen 1867tik 1910era. Beste geografia-erreferentzia batzuek izen berbera eramateak konfusiorako aukera ematen du; inportanteena Victoria hiria da, Britainiar Kolunbiako hiriburua dena.
BiztanleriaAldatu
Bere populazioa ia erabat hutsala da daukan azalerarako: 2006an 1875 zeuden (1477 Nunavuten, 398 Ipar-mendebaldeko lurraldeetan). Bi gune nagusi besterik ez daude:
- Cambridge Bay (inuktituteraz Iqaluktuuttiaq deitzen dena) Nunavuti dagokion aldean. Bertan bizi dira uharteko biztanle gehienak.
- Ulukhaktok edo Ulukhaqtuuq (ingelesez Holman zeritzona[4]) Ipar-mendebaldeko lurraldeetan.
Biztanle gehienak inuitak dira. Inuktituteraren inuinnaqtun dialektoa da erabiltzen dena[5].
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Kanadako gobernuak bere barneko urak direla irizten dio baina beste estatu batzuek diote nazioarteko urak direla.
- ↑ Tahiryuaq lakua Atlas of Canada delakoan.
- ↑ 2006an ofizialki ere izena aldatu zitzaion.
- ↑ Dialekto mapa.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Kitlineqeko mapa Atlas of Canadan.