Matilda Brandenburgokoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa

Matilda Brandenburgokoa (c. 1210 - 1261eko ekainaren 10a) Ascania leinuko kidea zen. 1235etik 1252ra Brunswick-Lüneburgeko lehen dukesa ezkontidea izan zen Welf leinuko Oton I.a ezkondu eta gero.

Matilda Brandenburgokoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa
Mechtilda.jpg
Bizitza
Jaiotza c. 1210
Heriotza Lüneburg1261eko ekainaren 10a (50/51 urte)
Familia
Aita Albert II, Margrave of Brandenburg
Ama Matilda Von Groitzsch
Ezkontidea(k) Otto I, Duke of Brunswick-Lüneburg (en) Itzuli
Otto I, Duke of Brunswick-Lüneburg (en) Itzuli  (1228 (egutegi gregorianoa), 1228 (egutegi gregorianoa) -  1252ko ekainaren 16a (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Ascania (en) Itzuli
House of Welf (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak aristokrata

BiografiaAldatu

Matilda Alberto II.a Brandenburgokoaren eta bere emazte Matildaren alabarik zaharrena zen, Wettin leinuko Konrado II.a Lusatiakoaren biloba. Albertoren osaba Bernardo Anhaltekoa zen eta Saxoniako Dukerria jaso zuen Henrike Lehoiak 1180an utzi behar izan zuenean. Matiladaren aitak Brandenburgoko margraverria zuzentzen zuen 1205etik eta, hasiera batean, Enperadorearen Hohenstaufen leinuari leiala izan zen. Hala ere, 1208an Filipe Suabiakoa erail zutenean Oton IV.a Welfoaren alde jarri zen. Alberto II.aren heriotzean Joanes I.a eta Oton III.a anaiek hartu zuten boterea. Hauek ere Saxoniako Welfoen alde egiten jarraitu zuten Brunswickeko alodioaren inguruan zuten gaztazkan.

Welfoen eta Ascaniatarren arteko adiskidetzen neurri gisa Matilda 1228an ezkondu zen Oton welfoarekin, Oton IV.a enperadorearen lehengusua eta Henrike Lehoiaren biloba. Biak zirenez Magno Saxoniakoaren ondorengoak, Honorio III.a aita santuaren baimena behar izan zuzten. Aldi berean, Matildaren ahizpa gaztea Elixabete Henry Raspe Turingiakoarekin ezkondu zen.

1235ean Mainzen ospatu zen Dieta Inperialean Oton I.ak akordioa erdietsi zuen Frederiko II.arekin eta Brunswick-Lüneburgeko dukerri berria eskuratu zuen. Matilda, beraz, dukesa izendatu zuten.

Matilde eta Otonek hamar ume izan zituzten.