Boule de Suif narrazioa Guy de Maupassant frantziar idazleak 1880an plazaratu zuen. Euskarazko bertsioa Marie Gizen gisa izenburuarekin agertu zen 1998an, Matías Múgicaren eskutik. Maupassantek argitaratu zuen lehen ipuina izan zen eta idazle bezala ezagutzera eman zuen narrazio ospetsua da, seguraski idatzi zuen onenetarikoa. Ipuin horretan oinarritu zen, hain zuzen ere, John Ford zuzendaria 1939an Stagecoach filme aparta egiteko.[1]

Mari Gizen
Jatorria
Egilea(k)Guy de Maupassant
Argitaratze-data1880
IzenburuaBoule de Suif
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

“Mari Gizen” gerran oinarritutako istorioa da, frantziarren eta prusiarren artekoan hain zuzen. Maupassantek besterik ez baitzuen ezagutu, 1893an hil baitzen, baina bertan parte hartu zuen, soldadu gisa. Ez zuen gerra atsegin. “Boule de Suif” gure “Mari Gizen” hain zuzen, gerraren zentzugabekeria agerian eta barregarri uzteko asmoz idatzia izan zen, gainera.

Rouendik ihesi, Le Havrera joateko baimena lortzen duten 10 pertsonentzako diligentzia bat doa; bertan hiru senar-emazte aberats doaz, Prusiako okupaziotik ihes egiten eta haien aberastasunak zainduz. Haiekin batera, bi moja doaz, Le Havren bere ekintzak jarraitzea espero duen iraultzaile basati bat (Cornudet izenekoa), eta bizitza alaiko andereño ezagun bat, Boule de Suif izenekoa, Mari Gizen euskarazko bertsioan. Tropen joan-etorriak eta bestelako ezustekoek zailtzen dute ibilbide azkarra izatea espero zena. Egun horretan, janaria eramaten zuen bakarra Mari zen, zeinak gainerako bidaiariekin partekatzen zituen, nahiz eta bidaian zehar haien kritikak eta mespretxua sentitu.

Zalgurdiak ostatu batean gelditu behar du. Han, ofizial prusiar batek bidea oztopatzen du, Marik berarekin gau bat igarotzea onartzen ez badu behintzat; honek uko egiten dio, eta dama "prestuek", hori haren lanbide izanik, ez dute ulertzen. Zaldunak eztiki saiatzen dira konbentzitzen, batez ere kondea. Azkenik, Marik onartzen du.

Hurrengo egunean, bidaiari ekingo zaio berriro taldea. Mari da berriz ere begirada guztien erdigunea, batez ere andreena. Goiz erdian, bidaiariek elikagaiak ateratzen dituzte jateko. Marik, ofizialarekin igaro zuen gaua zela eta, ez zuen ezer prestatzeko astirik izan, eta bidaiarietako inork ez dio ezer eskaintzen, eta, ondorioz, bidaia negar-zotinka pasatzen du. Cornudet abesti errepublikar bat abesten hasten da, hiru senar-emazteak izutuz.

Ipuinaren zentzua aldatu

Kontakizun zoragarri honek, ironiaz eta isekaz, Frantziako XIX. mende amaierako gizartearen gainbehera eta hipokrisia azaltzen du. Maupassantek ondo ezagutzen zituen gizartearen goi mailako esfera eta gizarteko zirkulurik baxuenak. Mari Gizen narrazioak oso ondo erakusten du frantziar izaera.

Bibliografia aldatu

  • Guy de Maupassant: Mari Gizen eta beste zenbait ipuin. Itzultzailea: Matías Múgica. Igela, 1998, 146 or. ISBN: 978-84-87484-32-2.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu