Mask aintzira

Irlandako aintzira

Mask aintzira (ingelesez: Lough Mask, irlanderaz: Loch Measca)[1] Irlandako mendebaldeko kareharrizko aintzira bat da. 83 km2 ditu eta Galway eta Mayo konderrien artean dago. Corrib aintzira aintziraren iparraldean dago. Lough Mask beste bi lakuren erdian dago eta haren urak, Corrib Ibaiarenbidez, Galway barrena, Galway Badian itsasoratzen dira. Carra aintzirak Mask aintziran zuzenean isurtzen du, eta haren jarioak Corrib aintziran sartzen dira lurpeko erreka baten bitartez, Cong ibaia deitzen zaiona.

Mask aintzira
Datu orokorrak
Garaiera19 m
Motaaintzira
Luzera16 km
Azalera89 km²
Sakonera58 m
Geografia
Map
Koordenatuak53°37′19″N 9°22′56″W / 53.621944444444°N 9.3822222222222°W / 53.621944444444; -9.3822222222222
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Connacht
Irlandaren banaketa administratiboa Mayoko konderria
Hidrografia
Betebidea
Arroaren azalera867 km²

Mask aintzira Irlandako laugarren aintzira handiena da azaleran, eta seigarren handiena Irlandako uharteko aintziren artean. Aintziraren ekialdea sakontasun gutxikoa da eta uharte anitz ditu. Beste erdia (Goiko Mask aintzira) askoz sakonagoa da, eta 58 metroko gehienezko sakonera du.[2]Lough Masken batez besteko sakonera 15 metrokoa da.[3] Bere ur-bolumena 1,3 km3-koa da[4], Irlanda uharteko bigarren handiena, Lough Neaghen ondoren.

Kondaira aldatu

Bertako kondairaren arabera, Bly uhartean, aintzirako uharte txiki bat, banshee bat bizi da. Aintziraren ertzaren inguruan bansheea ikusi izanaren zurrumurruak daude, eta jarduera paranormaleko beste era batzuk geratu direla esan ohi da ere.

Erreferentziak aldatu

  1. «Loch Measca/Lough Mask» Placenames Database of Ireland (logainm.ie) (Department of Culture, Heritage and the Gaeltacht and Dublin City University) (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 20a).
  2. The Bathymetry and Origin of the Larger Lakes of Ireland Author(s): J. K. Charlesworth
  3. MAYO COUNTY COUNCIL TOORMAKEADY WASTE WATER DISCHARGE 8 or.
  4. MAYO COUNTY COUNCIL TOO URMAKEADY WASTE WATER DISCHARGE 12 or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu