Polimeroen kimikan masa-polimerizazioa polimeroak sintetizatzeko industria-metodo bat da non egoera likidoan dagoen monomeroari hasarazle disolbagarri bat eransten zaion erreakzio hasteko. Hasarazlea monomerotan disolbatu behar da. Berotuz edo erradiatuz aktibatzen da hasarazlea

Erreakzioa aurrera joan ahala nahasteak gero eta biskositate handiagoa du. Erreakzioa exotermikoa da eta beroa ongi kontrolatzea beharrezkoa da ezaugarri egokiko polimeroak sintetizatzeko. Masa-polimerizazioetan polidispertsitatea handia izan daiteke eta kate-transferentzia eta polimeroa adarkatzea gerta daitezke[1].

Erabilera

aldatu

Etapa-polimerizazioetan nahikoa arrunta da masa-polimerizazioa baliatzea. Polimerizazio ionikoetan ere baliatzen da, baina ez da horren ohikoa. Erradikal-polimerizazioetan PVCaren sintesian usatzen da, adibidez.

Erreferentziak

aldatu
  1. Brydson's plastics materials. (Eighth edition. argitaraldia) 2017 ISBN 978-0-323-37022-6. PMC 959618081. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu