Disoluzio-polimerizazio

Polimeroen kimikan disoluzio-polimerizazioa polimeroak sintetizatzeko industria-metodo bat da non monomeroa hasarazlea duen disolbatzaile ez-erreaktibo batean disolbatzen den. Emaitza polimero disolbagarria izan daiteke, disoluzio-polimerizazio homogeneoaz mintzatuko ginateke edo disolbaezina zein hauspeatuko litzatekeen, disoluzio-polimerizazio heterogeneoa izango genuke[1].

Disoluzio-polimerizazioak bi abantaila nagusi ditu: erreakzio-beroaren xahuketa errazten du eta erreakzio-ingurunearen biskositatea txikiagotzen du.

Halaber, erreakzio homogeneoetan polimeroa disolbaturik egotea abantaila da aplikazio batzuetako, hala nola, bernizak eta itsasgarriak fabrikatzeko.

Disoluzio-polimerizazioak baditu desabantaila batzuk. Batetik monomero- eta hasarazle-kontzentrazioak txikiagotzen dira eta ondorioz erreakzio-abiadura. Bestetik, usatzen diren disolbatzaileak toxikoak dira eta horren tratamendu egokiak prozesua garestitu egiten du. Hirugarren arazo batek erreakzioaren zinetikari dagokio nekeza izan daitekeela kate-transferentziazko erreakzioak disolbatzaileari ebitatzea eta horrek zaildu egiten du pisu molekular handiko polimeroak lortzea.

Erreferentziak aldatu

  1. Encyclopedia of polymer science and technology.. (Fourth edition. argitaraldia) 2014 ISBN 978-1-118-63389-2. PMC 858672910. (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu