Hasarazle
Hasarazlea erreakzio kimiko bat abiarazten duen eta erreaktiboetako bat ez den substantzia edo molekula da. Erradikal-polimerizazioan erabili ohi da[1].
Hasarazleak beroaren bidez zein erradiazio ikusgarri zein ultramorearen bidez aktiba daitezke. Bigarren multzokoei fotohasarazle esaten zaie.
Hasarazleek normalean lotura ahulak dituzte, hots, loturaren disoziazio-energia txikia izaten da. Hasarazle tipikoak dira konposatu azoikoak eta peroxido organiko eta ez-organikoak[2].
Hasarazle-motakAldatu
HaluroakAldatu
Haluroek nahikoa erraz pairatzen duten homolisia. Kloroak esaterako bi kloruro erradikal (Cl•) sortzen ditu argi ultramorearen eraginez. Alkanoak kloratzeko usatzen da.
Konposatu azoikoakAldatu
Konposatu azoikoak (R-N=N-R') bi erradikalen aitzindariak izan daiteke bai berotuz baita irradiatuz ere. Adibidez, azobisisobutironitriloak erreakzio hau pairatzen du:
Peroxido organikoakAldatu
Peroxido organikoek bi oxigenotan zentratutako bi erradikal ematen dituzte. Hauek ez-egonkorrak direnez egonkorrago diren bi karbonotan zentratutako erradikal bihurtzen dira. Adibidez, di-tert-butil peroxidoa bi tert-butoxi erradikal (t-BuO•) sortzen ditu, zeintzuk metil erradikal (CH3•) bihurtzen diren segidan azetona askatuz.
- (CH3)3COOC(CH3)3 → 2 (CH3)3CO•
- (CH3)3CO• → (CH3)2CO + CH3•
Peroxido ez-organikoakAldatu
Peroxido ez-organikoak organikoen moduan jokatzen dute. Adibidez, disoluzioan peroxidisulfatoa dizoziatu egiten da sulfato erradikalak formatuz. Estirenoa eta fluoroalkenoak polimerizatzeko baliatzen dira.
[O3SO–OSO3]2− ⇌ 2 [SO4]•−
ErreferentziakAldatu
- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
- ↑ Elortza, Josemari & Iruin, J. J.. (1988). Kimika fisikoko makromolekularra. Ibarsusi ISBN 84-86967-01-5. PMC 907326689. (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).