Polidispertsitate-indize
Polisakabanatua egotearen nolakotasuna
Polimeroen kimikan polidispertsitate-indizeak edo polisakabanatze-indizeak adierazten du polimeroaren pisu molekularraren banaketa nolakoa den. Polidispertsitate-indizea zenbaki-pisu molekularraren (Mw) eta masa-pisu molekularraren (Mn) arteko zatidura da. Zatidura 1 baliotik zenbat eta gertuago egon orduan eta estuagoa izango da banaketa, alegia, antzeko pisu molekularreko molekulez osatuta egongo da polimero-masa. Horrelako polimeroei monodispertso esaten zaie[1].
Seinalatu beharra dago IUPACek ez duela polidispertsitate-indize terminoa onartzen eta horren ordez dispertsitate proposatzen du. Ondorioz, dispertsitate uniformea eta dispertsitate ez-uniformea ditugu, hurrenez hurren, monodispertso eta polidispertso adierazteko[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iruin, J.J. & Elortza, J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekularra. Udako Euskal Unibertsitatea, 11 eta 235 or. ISBN 84-86967-01-5..
- ↑ (Ingelesez) Stepto, Robert F. T.. (2009-01-01). «Dispersity in polymer science (IUPAC Recommendations 2009)» Pure and Applied Chemistry 81 (2): 351–353. doi: . ISSN 1365-3075. (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).